Site icon ASMOZ Fundazioa

ALFABETATZE DIGITALAREN BIDEZKO AHALDUNTZEA ZAILTASUN-EGOERAN DAUDEN FAMILIENTZAT

PROIEKTUA

Daiteke Aholkularitza Sozialak eta Asmoz Fundazioak aurkeztutako proposamenak, egoera zailean dauden familiak ahaldundu eta alfabetatu nahi izan ditu, etorkizuneko erronka digitalak bere gain har ditzaten. Gakoa familiei ordenagailuak eta Interneterako sarbidea ematetik haratago dago, izan ere, baliabide hauek eskaintzeaz gain, erabileran trebatzeko zerbitzuak eskaini zaizkie; modu honetan, seme-alabei beren hezkuntza-prozesuan laguntzeko gai izan daitezen eta haurren ikaskuntzan oztopoak diren alderdiak gainditzen jakin dezaten. 

Proiektuan zehar, digitalki desabantaila egoera baten aurrean dauden familiak dituzten ikastetxeak identifikatzeaz gain, zuzenean familia hauek ezagutzeaz arduratu gara, bakoitzaren egoera aztertuz, proiektuaren bidez erantzun bat eman ahal izateko. Hau horrela izanik, 5 ikastetxeetan eraman da aurrera proiektu hau, eta ikastetxe bakoitzean 4-8 partaide egon dira.

HELBURUAK

Gipuzkoako ikastetxeekin lankidetzan aritzea, baliabide gutxien dituzten eta egoera zailean dauden familien alfabetatze digitala sustatzeko eta familia hauek tresnak izan ditzaten beraien seme-alabei hezkuntza erdi-presentzialean laguntzeko; ikasleek, oro har, familien laguntza izan dezaten bultzatuz.

Exit mobile version