Site icon ASMOZ Fundazioa

BARRUTZEN

PROIEKTUAK

Proiektu honetan, Tolosaldeko etorkinen ekintzailetasunean euskarak duen balio erantsia aztertu nahi dugu. Tolosaldeko etorkinen artean ekintzailetasun potentziala dagoela uste dugu eta, horregatik, Gipuzkoarentzat indargune hau aukera moduan ikusi beharko genukeela. Beraz, negozioetarako euskara baliagarria dela ikusarazten saiatuko gara eta horretan laguntzeko baliabide digitalak eskaini nahi dizkiegu.

HELBURUAK

Proiektuaren helburu nagusiak izango lirateke, alde batetik, ekintzailetzarako euskarak duen balio erantsia ezagutaraztea eta, bestetik, saltokietan oro har, baina baita bestelako merkataritza guneetan, euskara errazago erabiltzeko baliabide digitalak eskaintzea.

NORI ZUZENDUTA

Tolosaldeko etorkin ekintzaileei.

Exit mobile version