Site icon ASMOZ Fundazioa

ENTZUNAPP

PROIEKTUA

Egungo osasun-krisiaren egoerak aldaketak eragin ditu gure ingurunearekin elkarreragiteko genuen moduan, eta tresna digitalen erabileraren gorakada ahalbidetu du..

Horren ondorioz, lehen aurrez aurre egiten genituen gauza asko, administrazio-kudeaketak adibidez, modu digitalean egiten hasi dira. Aldaketa hori, gainera, azkar egin da, bizi dugun pandemiaren egoera dela-eta edozein kontaktu murrizteko helburuak bultzatuta. Ondorioz, aldaketa horiek alde handiak sortu dituzte adin digitalerako prestatuta dauden pertsonen eta prestakuntza digital baxua duten biztanleen artean.

Proiektu honen helburua da eten digital hori gutxitzea, trebatzea eta gaitasun digitalak ikasteko modu berri bat eskaintzea, eguneroko trebetasun digitalak hobetzen lagunduko dieten ariketa praktikoen bidez.

HELBURUAK

Helburu orokorra

Gaitasun digital baxuak dituzten pertsonei egokitutako online prestakuntza-eredu berri batekin esperimentatzea, lehendik dauden formatu eta plataformei erabilera berri bat emanez.

Helburu zehatzak

Eten digitala gehien areagotzen den kolektiboetan gai digitalei buruzko ezagutzak garatzea.

Espazio digital bat sortzea, non parte-hartzaileek ikasitakoa ikasi eta praktikan jar dezaketen audio-tutorialen bidez.

50 urtetik gorako pertsonak gaitzea eguneroko jardunean erabil ditzaketen funtzionalitate digitalei buruz, eta bizitza osoan zehar ikastearen balioa irakastea.

Prestakuntza-edukiak jasotzen dituzten pertsonek autonomia garatu ahal izateko aukerak sortzea

NORI ZUZENDUTA

Proiektua 50 urtetik gorako pertsonentzat da. Kolektibo horrek teknologia berriei buruz ikasi behar izan du garatzen joan diren heinean, gazteenek ez bezala.

Adin-tarte horretan, hainbat egoeratan dauden pertsonak hartzen ditugu kontuan: langabeak edo enplegurik gabeak, erretiratzear dauden pertsonak eta erretiratuak. Beraz, pertsona bakoitzaren motibazioa edo beharrak desberdinak izango dira, baina, aldi berean, proiektuak gizarte-arazo bera estaliko du, gaitasun digitalik eza, alegia.

Exit mobile version