Site icon ASMOZ Fundazioa

EUSKO TOKEN

PROIEKTUA

Gazte, nerabe eta natibo digitalei, arterako bidea irekitzeko sarbide berriak abiarazi nahi ditugu, zehazki, gaur egun, gero eta ezagunagoa den Blockchain teknologiaren bitartez.

Era berean, tradizionalki arte galerien esparruan ikusi ez diren arte disziplinetan jarri nahi da arreta. Horrela, hain ezagunak ez diren arte disziplinak ikusarazi nahi dira, eta herritarrei eskuratzeko aukera berritzaileak eman. Hein berean, bildumagintza artistikoaren hasiera ere erraztu nahi da, pertsona desberdinen artean arte-obra bat eskuratuz, jabekidetzaren ideia erreferentziatzat hartuta.

Horrela, NFT-en bitartez, Blockchain teknologia erabiliz, hain ezagunak ez diren arte disziplinetako piezak eskuragarri jarri nahi ditu proiektuak. Arte pieza hauek digitalak diren heinean, jabetza seguruagoa izatea ahalbideratze da.

HELBURUAK

Gazte eta nerabe digitalei arterako sarbidea irekitzeko bide berriak esperimentatzea.

Exit mobile version