• Bertsolaritza XXI. mendean (2. edizioa)

Bertsolaritza XXI. mendean (2. edizioa)

0,00


Datak: 2024/10/22 – 2024/11/26

Iraupena: 15 ordu

Hizkuntza: Euskara.

Modalitatea: Online.

  • Bertsolaritza izango da ziurrenik, mundu ahozkotasunaren baitan gaur egun daitekeen ikergai interesgarrienetako bat. Izan ere, esan liteke ez dagoela Europako kultura eta gizarte aurreratuen baitan hainbeste garatu den ahozko adierazpide tradizionalik. Aldea are nabarmenagoa da Afrika, Asia edo Hego Amerikako folkloreko ahozko generoekin egiten badugu konparazioa.

    Ebidentzia horren aurrean, beharrezkoa da bertsolaritzaren fenomenoa ulertzeko irizpide eta koordenatu egokiak baliatzea. Euskal Herriko genero neurtu, errimatu eta kantatu ezagunak azken urteetan izan duen bilakaerak agerian utzi du ez dela nahikoa ikerketa aplikatua egitea soziologiatik, antropologiatik edo filologiatik. Formakuntza honek bertsolaritzari ulertzeko gakoen aurkezpena izan nahi du. Ikastaroa egiten duten pertsonek bertsolaritza bere osotasunean ulertzeko pistak jasoko dituzte, bai bertsolaritzaren mugimenduaren testuingurua ezagutzeko, bai bertso-saio batean bertsozale kualifikatu batek izan ditzakeen tresnen berri izateko.

    Unibertsitate mailan gaur egun ez da bertsolaritza ikergai duen ikasgairik ez titulurik. Ikastaro honek, bere txikian, hutsune hori betetzeko lehen mugarria izan nahi du. Euskal gizartearen eta kulturaren bereizgarri nabarmenetako bat hobeto ezagutzeko sei saio didaktiko eta entretenigarrik osatuko dute ikastaroa.

  • – Bertsolaritzaren definizioa eta oinarrizko elementuak ezagutzea.

    – Bertsolaritzaren historiako aro, gertakari eta izen esanguratsuenen berri izatea.

    – Bertso-paperen definizioa, ezaugarriak eta bilakaera aztertzea.

    – Bertsotan egiteko garatutako teknika eta metodologiak ikertzea.

    – Bat-bateko bertso-saio bat ulertzeko tresnak eskuratzea.

    – Bertsolaritzaren inguruan egindako ikerketa aplikatuen berri izatea.

  • Formakuntza hau bertsolaritzaren inguruan interesa duen edonori zuzenduta dago. Ez da beharrezkoa bertsolaritzaren inguruko aparteko ezagutzarik izatea, eskoletan azalduko baitira oinarrizko ezagutza guztiak.

  • Formakuntza urriaren 22 eta azaroaren 26 artean egingo da eta asteko saio bateko maiztasuna izango du. Bi ordutako 6 saiotan banatuko da formakuntza eta saio guztiak teorikoak izango dira. 17:00etatik 19:00ak arte izango dira saioak. Saio bakoitzaren ondoren, ikasleek test bat edo ariketa sorta labur bat egin beharko dute, saioan landutako edukien osagarri.

    Saio guztiek hainbat baliabide jarriko dituzte ikasleen eskura: irakurgaiak, ikus-entzunezkoak, adibideak… Saioaren osotasuna irakasleak gidatuko du, tarteka-tarteka banaka edo taldeka egin beharreko ariketa eta jarduera praktikoak proposatuz. Saio guztiak ikasleen aurre-ezagutzetatik abiatuko dira. Aurre-ezagutzak aktibatuta, saio bakoitzaren gai nagusia aurkeztuko du irakasleak. Zenbait azalpen teorikoren ondoren, saio bakoitzeko hezurdurak azalpenak, irakurketak eta ikus-entzunezko laburrak izango ditu.

    Lehen saioan bertsolaritzaren oinarri nagusiak azalduko dira. Bigarrenean bertsolaritzaren historiaren errepasoa egingo dugu. Hirugarrenean, ikerketarako langai garrantzitsuak diren bertso-paperak aztertuko ditugu. Laugarren eskolan bat-bateko bertsogintzan jarduteko tekniken inguruko azalpen praktikoak izango dira nagusi. Bosgarren saioan ikasleak bertsozale kualifikatuaren paperrean arituko dira, bat-bateko bertso-saioak interpretatzeko eta hobeto ulertzeko tresnak baliatuz. Azken saioan, bertsolaritzaren egungo iker-lerroen berri jasoko dute ikasleek.

    Ebaluazioari dagokionez, saio bakoitzaren osteko testa edo ariketa laburra izango da ikasleak eskuratutako trebezia eta ezagutzen neurgailua. Test edo ariketa labur horiek egiteko ikasleek gutxi gorabehera 30 minutu beharko dituzte saio bakoitzaren ostean.

  • Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting


Antolatzailea

Bertsolaritza XXI. mendean (2. edizioa)

Babeslea

Bertsolaritza XXI. mendean (2. edizioa)

Irakasleak

Xabier Paya Ruiz

Bertsolaria, itzultzailea, kultur kudeatzailea, musikaria eta ikertzailea da. Graduondoko ikasketak ditu Euskal Kulturgintzaren Transmisioan, Eusko Ikasketetan edo Europako Kultura modernoetan, besteak beste. Birminghameko Unibertsitatean, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean, Mondragoneko Unibertsitatean edo Euskal Herriko Unibertsitatean irakaslea izan da. 2013an Ahozko Euskal Literaturaren Antologia argitaratu zuen euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. A Streetcar Named Desire, La Vida es sueño edo Bob Dylanen 100 kantu lanak euskaratu ditu, beste askoren artean. Amerikako Estatu Batuetako «Oral Tradition Center» ikerguneak «Albert Lord Fellowship» delakoa eskaini zion berak egindako bertsolaritza ikertzeko taxonomia poliedrikoa lanarengatik.