• Emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa Hego Euskal Herrian.

Emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa Hego Euskal Herrian.

0,00

Datak: 2024/11/07 – 2024/12/19

Iraupena: 15 ordu

Hizkuntza: Euskara.

Modalitatea: Online.

• Honako ikastaro honek egungo gizarte-sisteman emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa aztertzea du helburu, ikuspuntu global eta transbertsal batetik. Fenomenoa ikertzeaz gain, emakumearen aurkako indarkeria mota eta jokabide desberdinak jorratuko dira, besteak beste, genero-indarkeria, biolentzia sexuala, biolentzia obstetrikoa, etab.

• – Existitzen diren emakumeen aurkako indarkeria mota desberdinez jabetzea eta horiek guztiak aztertzea.

– Gaiari buruz onartu diren legeak eta ekimenak ezagutzea, zuzenbideko oinarrizko kontzeptuak ulertuz.

– Ibilbide judiziala zertan datzan ulertzea: Babes Aginduaren garrantziaz jabetuz.

– Fenomeno honen helburuei buruz hausnartzea modu zabalean.

• Ikastaro hau emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoari buruzko ezagutzak eskuratu nahi duen orori zuzenduta dago. Beraz, ez da ezagutza espezifikorik behar, erronka ikuspuntu global eta transbertsal bat heltzea den heinetik.

• Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 5 saio online egingo dira, eta bakoitzak 150 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.

Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

• Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting

Antolatzailea

Emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa Hego Euskal Herrian.

Babeslea

Emakumeen aurkako indarkeriaren fenomenoa Hego Euskal Herrian.

Irakasleak

Ane Fadrique Blanco

Epailea.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epailea, emakumeen aurkako indarkerian eskuduntza duena.

Zuzenbidean graduatua (UPV-EHU). Oinarrizko Eskubideei buruzko Unibertsitateko Graduondoa, giza-eskubideetan espezializatua.

Euskal Zuzenbide Zibilean eta Nafarroako Zuzenbide Zibilean aditua.

Demokraziarako Epaileen Elkarteko (Juezas y Jueces para la Democracia, JJpD) kidea. Hizlari gisa mahai-inguruetan parte hartzen du.

UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuko (ICAGI) kolaboratzailea. JJpDko Aldizkarian argitaratzen du.

Formakuntza ugari egin ditu Botere Judizialeko Kontseilu Nagusian, besteak beste, formakuntza jarraitua genero ikuspegian, hizkuntza erabilera eta motibazioa ebazpen judizialetan, desgaitasuna duen pertsonen arloan, etab.

Atzerrian egonaldiak egin ditu europar epaileen formakuntza sarearekin, bai Portugalen (2019), bai Errumanian (2023) ere.