• Erroma, hiri bat baino askoz gehiago. Euskal Herrian izan zuen eragina K.a. II. mendetik K.o. V. mendera.

Erroma, hiri bat baino askoz gehiago. Euskal Herrian izan zuen eragina K.a. II. mendetik K.o. V. mendera.

0,00

Datak: 2024/10/16 – 2024/11/20

Iraupena: 15 ordu

Hizkuntza: Euskara.

Modalitatea: Online.

• Ikastaro monografiko honek Kristo aurreko II. mendetik Kristo ondoko V. mendera bitarteko Euskal Herriko garai historikoa landuko du. Erromako ejertzitoen konkista-prozesuarekin hasten da, Inperioa mendebaldeko lurraldeetan desintegratzearekin amaituz. Mende horietan zehar, bertako leinuak erromatar antolamenduan integratu ziren, gizarte indigenetan aldaketa eta eraldaketa handiak eraginez. Azken finean, aldaketa horiei esker, frankoen eta bisigodoen artean eta Pirinioetako mendikatearen babesean, sortutako muga-lurraldearen abantailak aprobetxatu ahal izango dira. Eremu periferiko horretan entitate propio eta bereizi bat sortuko da, Wasconia/Vasconia izenez ezagutuko dena.

• -Euskal Herrian izandako erromatar presentziaren ingurune historikoa ezagutaraztea.

-Euskal lurraldeak Erromatar Inperioan integratze prozesua deskribatzea.

-Biztanleria indigenetan izandako eraldaketa gailenen berri ematea.

-Erromatar aldia euskal lurraldeentzako aldaketa eta aukera garai gisa aurkeztea.

• Euskal Herriaren iragan historikoa hobeto ezagutzeko interesa duten guztiei zuzendua. Euskal lurraldean erromatarren presentzia/ausentzia binomio horren esparruan aurkako nortasun-jarrerak izan dira aurrez aurre. Hala ere, azken urteetan berreskuratutako aztarna arkeologikoek marrazki berri bat irudikatzen dute. Ikastaroak etapa horretara zehaztasun historikoz hurbiltzeko tresnak eskaini nahi ditu.

• Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.

Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

• Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting

Antolatzailea

Erroma, hiri bat baino askoz gehiago. Euskal Herrian izan zuen eragina K.a. II. mendetik K.o. V. mendera.

Babeslea

Erroma, hiri bat baino askoz gehiago. Euskal Herrian izan zuen eragina K.a. II. mendetik K.o. V. mendera.

Irakasleak

Mertxe Urteaga

Arkeologoa.

Historian doktorea, Arkeologia espezialitatea Valladolideko Unibertsitatean (1987).

Gaur egun, arkeologo gisa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuko talde teknikoko kide da. Unibertsitatea amaitu ondoren, Aranzadi Zientzia Elkartean sartu zen, eta Arkeologia saila sortzen lagundu zuen. 1987 eta 1989 artean, Gazteentzako Hiri Arkeologiako Heziketa Ikastaroa proiektua jarri zuen abian, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz, eta, horren amaieran, Arkeolanen fundazioa sustatu zuen. Erakunde horri hainbat hamarkadatan lotuta egon da, eta bertatik aurkikuntza arkeologiko handiak egin ditu; besteak beste, Irungo erromatar portua. Aurkikuntza horri esker, eta beste hainbat elkartekideri esker, Irungo Oiasso museoaren sorrera bultzatu ahal izan zuen. Udalaren titulartasunekoa zen, eta 2006tik 2016ra arte haren zuzendaria izan zen. Ikerketa-ildo ezagunenetako bat erromatarren portuetako arkeologiarekin lotuta dago, antzinako meatzaritzako lanak ahaztu gabe.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzan ere lan egin du (1989-1990 eta 2002-2004); Euskal Herriko Unibertsitatean irakaskuntzan aritu da Ikasketa Klasikoen Sailean eta Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Sailean (2004-2010); unibertsitate horretako Arkeologia eta Arte Ondarearen masterraren koordinatzailea izan da (1991- 1992), eta udako hainbat ikastaroren zuzendaria (2006-2023).