• Euskal kostaldeko ingurumen erronkak eta aukerak

Euskal kostaldeko ingurumen erronkak eta aukerak

0,00


Datak: 2024/11/12 – 2024/12/17

Iraupena: 15 ordu

Hizkuntza: Euskara.

Modalitatea: Online.

  • Hona hemen euskal kostaldeko egungo egoera zein erronkak ezagutzera eman nahi duen dibulgazio ikastaroa; euskal kostaldeko ezaugarri eta ondareak balioan jarriz, egungo ingurumen krisialdiaren testuinguruan bere zaintza aktiboan diharduten euskal eragile nahiz gizarte zibileko mugimenduek duten garrantzia ulertzera eramango gaituena.

  • -Euskal kostaldeko ezaugarri biogeografiko zein ingurumen arazoak ezagutzea.

    -Euskal kostaldeko itsas eragile nagusi diren arrantzaleen lanera hurbiltzea.

    -Euskal itsas ondarearen berreskuratzean MATER kasua aztertzea itsas zaintzaren harira bideratuta.

    -Euskaldunon itsasoarekiko dugun grin bereziaz ohartuz ingurumen krisialdian dugun aldaketa paperaz ohartzea.

    -Egungo euskal itsas eta ingurumen zaintzaren gizarte zibileko mugimenduaz jabetzea.

  • Euskal kostaldeko egungo egoera zein erronkak ezagutu nahi dituzten guztiei zuzendutako ikastaroa da. Ez da espezialistei bakarrik zuzendutako ekimena, baizik eta jende orori irekitakoa.

  • Ikastaroak 15 ordu izango ditu. Batetik, 6 saio online egingo dira, eta bakoitzak 120 minutuko iraupena izango du. Saio bakoitzaren amaieran, etxean landu beharreko ariketa praktiko edo test bat luzatuko zaie ikasleei. Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu. Lan horietako bakoitza egiteko 30 minutuko dedikazioa aurreikusten da. Ikastaroaren azalpenak online bidezko zuzeneko bideokonferentzien, aurkezpenen eta ikus-entzunezko euskarrien bidez emango dira.

    Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

  • Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting


Antolatzailea

Euskal kostaldeko ingurumen erronkak eta aukerak

Babeslea

Euskal kostaldeko ingurumen erronkak eta aukerak

Irakasleak

Izaskun Suberbiola Garbizu<br />
<br />
Izaskun Suberbiola Garbizu itsas zientzialaria eta MATER Euskadiko ingurumen hezkuntzan erreferentea den Ontzi Museo Ekoaktiboaren sortzailea da. Itsas Zientzietan lizentziaduna (Kanaria Handiko Las Palmas Unibertsitatea), Itsas Nabigazio, Garraio eta Arrantzako goi-mailako teknikaria (Pasaiako Blas de Lezo itsas eskola), eta Irakasleen Prestakuntzako masterra (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Gaur egun, MATERen zuzendaritzan eta erakunde bereko proiektu ekosozialen eta ekintza komunitarioaren arduradun gisa egiten du lan.<br />
<br />
Azken urteotan, MATER-ek hainbat sari jaso ditu maila nazionalean eta autonomikoan, ingurumenaren zaintza eta hobekuntzaren inguruan pertsonak eta kolektiboak ahalduntzeko duen izaera berritzaileagatik (Tierra de Mujeres, ODS14, Atrae, Ramón Rubial…). Duela gutxi, 2023ko Landa Eremuko Emakumeentzako Berrikuntzaren Bikaintasunaren lehen saria jaso du arrantza eta akuikultura arloan.
Izaskun Suberbiola Garbizu

Izaskun Suberbiola Garbizu itsas zientzialaria eta MATER Euskadiko ingurumen hezkuntzan erreferentea den Ontzi Museo Ekoaktiboaren sortzailea da. Itsas Zientzietan lizentziaduna (Kanaria Handiko Las Palmas Unibertsitatea), Itsas Nabigazio, Garraio eta Arrantzako goi-mailako teknikaria (Pasaiako Blas de Lezo itsas eskola), eta Irakasleen Prestakuntzako masterra (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Gaur egun, MATERen zuzendaritzan eta erakunde bereko proiektu ekosozialen eta ekintza komunitarioaren arduradun gisa egiten du lan.

Azken urteotan, MATER-ek hainbat sari jaso ditu maila nazionalean eta autonomikoan, ingurumenaren zaintza eta hobekuntzaren inguruan pertsonak eta kolektiboak ahalduntzeko duen izaera berritzaileagatik (Tierra de Mujeres, ODS14, Atrae, Ramón Rubial…). Duela gutxi, 2023ko Landa Eremuko Emakumeentzako Berrikuntzaren Bikaintasunaren lehen saria jaso du arrantza eta akuikultura arloan.