• Euskal zinemaren aztarnen atzetik: jatorrietatik gaur egun arte.

Euskal zinemaren aztarnen atzetik: jatorrietatik gaur egun arte.

0,00

Datak: 2022/11/07- 2023/01/09

Iraupena: 15 ordu

Hizkuntza: Euskara.

Modalitatea: Online.

• Zinema lengoaia unibertsal bat dela jadanik ez du inork zalantzan jartzen. Bere hastapenetatik gaur arte zinemak izandako ibilbidea bihurgunez beterikoa izan da eta definitzen joaten zen heinean, norbaitek beste bide berri bat saiatzen zuen. Hasieran zineak feriako barraketan izan zituen lehen urratsak, baina ameslari eta ekintzaile batzuk beste leku aberasgarriagoetatik eraman zuten Lumière anaien asmakizun ikusgarria. Europatik eta Ipar Amerikatik mundu osora zabaldu zen zinea eta industria egonkortu bat sortzen ari zen aldi berean, arte mota berri bat ere sortu zen.

Munduko leku guztietan bezala, Euskal Herrira ere iritsi zitzaigun arte zinematografikoa eta ibilbide berezia izan zuen gure artean ere topatu ditzakegun adibide bikainekin. Historia jakiteak iragana etorkizun bihur dezakeenez, euskal zinemagintzaren ibilbidea ezagutzea gure burua hobeto ezagutzea ekarri dezake. Euskal zinemaren historiari gainbegiratu bat egingo da jatorrietatik gaur egun arte. Dena den, euskal zinemaren beste atal batzuk ere jorratuko dira, hala nola, euskal zine-industriaren inguruan, edota hona hurbiltzeko zeharkako arloak. Eta gaia gaurkotuz, euskal zinemaren etorkizunaz ere zertzelada batzuk aztertuko ditugu.

• 1. Zineman (eta hedaduraz, artean) sailkapenek eta definizio saiakerek ekartzen dituzten arazoak mahaigaineratzea da hasierako helburua, eta horrekin batera, zinema nazionalak definitzerakoan agertzen diren oztopoak azaltzea. Gure artera gaia ekarriz, euskal zinemaren inguruko eztabaidak argitzen saiatuko gara (euskal zinema, euskarazko zinema soilik ote den, adibidez).

2. Bestalde, euskal zinemagintzaren historia azalduko da, azken urteotan egin diren ekarpenekin eta bere garapena hobeto ezagutu ahal izango dute ikasleek. Bereziki XXI. mendeko bi hamarkadetan euskal zinema izaten ari den loraldiari buruz hausnartuko dugu. Euskal zinemari buruzko ikuspuntu desberdinei buruz ere hausnarketa egingo da.

3. Euskal zinemaren industriako atal desberdinetara hurbilduko gara, bakoitzari gainbegiratu bat ematen hurrengo galdera aintzat hartuz: Posible al da euskal zinema industria?

4. Halaber, historiografiko-estetiko ez diren arloak aztertuko ditugu euskal zinemari buruz hitz egiteko, zeharkako atal desberdinak ikertuz (generoa, dokumentala, emakumea, animazioa).

5. Bukatzeko ikasleei film baten aurrean analisi/kritika bat egitea proposatuko zaie. Lehenik film analisiaren oinarrizko tresnak bereganatuko dituzte eta ondoren euskal film batera moldatu.

• Orokorrean zineman interesa duen edozein, eta bereziki euskal zinemaz gehiago jakin nahi dutenak. Ez da zinema egiteko/sortzeko ikastaro bat, euskal zinema hobeto ezagutzea da helburua.
• Euskaraz izango denez ikastaroa, euskaraz jakitea da baldintza bakarra. Dena den, adibide eta eredu asko gaztelaniaz izango dira euskal zinemagintza elebitan sortu delako.
• Film analisian sakondu nahi duen edozein ere ongietorria izango da.
• Kultura-edukietan jakin-nahia dutenak ere.
• 120 minutuko 6 saio online. Beste 3 ordu inguru materiala begiratzeko edo iruzkinetarako (bukaerako lana prestatzeko eta egiteko).

• Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting

Antolatzailea

Euskal zinemaren aztarnen atzetik: jatorrietatik gaur egun arte.

Babeslea

Euskal zinemaren aztarnen atzetik: jatorrietatik gaur egun arte.

Irakasleak

Zigor Etxebeste Gómez

2003tik Donostiako Nazaret Zentroan Batxilergoko irakasle eta orientatzaile bezala lan egiten du (euskaraz eta gaztelerako ikasgaiak: Filosofia, Historia, Artearen Historia, Literatura Unibertsala, Mundu Garaikiderako Zientziak). Bertan Hezkuntza Berrikuntzan hainbat proiektu bultzatu ditu (2005-2008, 2013), batez ere ikasgelan ikus-entzunezko baliabideak erabiltzeko asmoz.

Geografia eta Historian Lizentziatua (Artearen Historian espezialitatea) eta Valladolideko Unibertsitateko Zine Katedran Zinematografiaren Historian eta Estetikan Espezialista da baita ere. Letras de Cine aldizkariaren sortzaile eta erredaktore izan zen (eta bere zine-kluban parte-hartzaile eraginkorra) 1998 eta 2006 artean.

Irratian kultura kolaboratzaile (erakusketak, kontzertuak –Donostiako Heineken Jazzaldia batez ere-, antzezlanak,…) eta batez ere zine kolaboratzaile bezala irrati-etxe desberdinetan jardun da (Herri Irratia, Punto Radio, eta batez ere Onda Vascan astero zine kritikaria 2007-2013 eta 2019-20). Zinemaldi askoren berri eman du 1998tik gaur arte: Donostiako Zinemaldia, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea, Giza Eskubideen Zinemaldia (bertan 2011n Amnesty International-eko Sariaren Epaimahaikide izan zen), Sitgeseko Zinemaldia.

2010ean Julio Medem liburua argitaratu zuen (Cátedra argitaletxea) eta hainbat artikulu eta ikerlan idatzi ditu zine argitalpen desberdinetan (Nosferatu, Ikusgaiak, Letras de Cine, Beldurrezko Asteko talde-liburuetan, Donostiako Zinemaldiko talde-liburuetan…). 2017an euskarazko liburua idatzi du Nosferatu Bildumarako, Biharko amesgaiztoak. Distopien ibilbidea literaturatik zinemara (6. zenbakia).

Bestalde, Kutxa Ikasgeletan (2003-2009) eta Kontadores Gaztelekuan (2003-2005) zine ikastaro eta tailerrak eman ditu, baita hitzaldiak (Zinea eta Hezkuntza, Zine Analisia, Jacques Demy zuzendariaren inguruan…) eta solasaldi zinematografikoak (Isaki Lacuesta, Guillermo Arriaga, Thomas Bidegain, Belén Gopegui…). 2014ko uztailean, Euskadiko Filmategiak eta EHUk antolatutako Kongresuan (“Euskal Zinema: Zinemagileen hiru belaunaldi/Cine vasco: Tres generaciones de cineastas”) parte hartu zuen “Euskararen presentzia eta erabilera euskal zineman” hitzaldiarekin.

Baita ere Ganora Filmak Elkarte Soziokulturalaren sortzaile eta partaide da eta 2013an elkarteak antolatutako Patricio Guzmán zinegile txiletarrak eskeini zuen mintegiko buru eta dinamizatzaile izan zen.

Zinea.eus atarian kritikari moduan lan egin zuen (2018ko ekainetik 2019ko ekainera).

SSIFF-Donostia Zinemaldiko telebistan erredaktore lana egin du Morgancrea enpresarako (2019, 2020 eta 2021).