• Euskal Zuzenbide Zibilean Formakuntza

Euskal Zuzenbide Zibilean Formakuntza

590,00


ICAGIko elkargokideak: 475 € 

Datak: 2021/11/22 – 2022/02/21

Iraupena: 50 ordu.

Hizkuntza: Gaztelania.

Modalitatea: Online.

  • UNED-Bergara Ikastetxe Elkartuak antolatua, GIPUZKOAKO ABOKATUEN ELKARGO PRESTUAREN (ICAGI) laguntzarekin

    Gure legedi pribatu garrantzitsuaren ezagutza hobea hartzaileen esku jartzea da Euskal Zuzenbide Zibilaren arloko formakuntza honen helburua, eta horretarako euskal herritarren eguneroko bizitzari dagozion alderdietan jartzen du arreta: familia harremanetatik, izatezko bikoteak barne eta, jakina, krisi egoeretatik (Eusko Legebiltzarraren 2/2003 Legea, maiatzaren 7koa izatezko bikoteak arautzekoa, eta 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa), harik eta heriotzagatiko oinordetza legediraino (seniparteak, testamentua egiteko askatasuna, testamentuak, oinordetza fiduzia, etab.) 5/2015 Legean arautua, ekainaren 25ekoa, euskal zuzenbide zibilari buruzkoa, tartean zerga araudia eta horren tratamendu fiskala izango direlarik.

    Era berean, programan ageri diren beste gai zabalago batzuek zerikusi zuzena dute Euskal Autonomia Erkidegoko Epaileek eta Auzitegiek arau horiek aplikatzearekin, hala nola foru kasazio zibila, arauen lurralde-eremu eta eremu pertsonala eta lege gatazkak, barnekoak zein nazioartekoak.

  • Euskal Zuzenbide Zibilaren arloari dagozkion ezagupenak eskuratzea (hala horien funtsezko alderdian nola fiskalean), arau testuinguruari dagozkionak, gehienbat ondoko legeek osatzen dutena: 5/2015 Legea, Euskal Zuzenbide Zibilari buruzkoa, eta 7/2015 Legea, ekainaren 30ekoa, gurasoen banantze edo haustura kasuetako familia harremanei buruzkoa.

  • 1. Modulua. Alderdi orokorrak (5 ordu)

    2. Modulua. Familia zuzenbidea (10 ordu)

    3. Modulua. Oinordetza zuzenbidea eta eskubide errealak (30 ordu)

    4. Modulua. Fiskalitatea (5 ordu)

    • Euskal Zuzebide Zibilaren arloan prestakuntza laster, sendo eta eskuragarria lortu nahi duten operadore juridikoak, hala nola abokatuak, erregistratzaileak, notarioak, notariotza ofizialak, aholkulari fiskalak edo gestoriakoak edota, azkenik, euskal foru-ogasunetako teknikoak eta administrazioen zerbitzuko langileak: Administrazio Orokorrekoak, Euskal Autonomia Erkidegoko foru eta tokiko administrazioak edo Justizia Administraziokoak.
    • Oro har, Zuzenbide zibil autonomikoan eta, bereziki, Euskal Erkidegokoan interesaturik dauden pertsonak.
    • Zuzenbidean gradudunak edo lizentziadunak.
    • Formakuntza honek online metodologia du oinarri eta dagozkion arloetan espezializaturiko unibertsitate irakasleek zein abokatutza, epailetza eta notariotza munduko profesionalek ematen dituzte irakasgaiak.
    • Ikastaroaren plan metodologikoaren arabera, ikastaroko gaiei buruz idatzitako edukia ikasleen esku jarriko da aldez aurretik finkaturiko egutegiari jarraituz.
    • Ikasleek elkarren artean jardun ahal izango dute, baita irakasleei zalantzak une orotan kontsultatu ere, horretarako web plataforman 24 orduz irekita egongo den mezularitza sistema baten bidez.
    • Irakasleek prestaturiko idatzizko edukia irakurri eta ikasteaz gain, ikasleek era berean ikasgaia egoki ulertzearren irakasle bakoitzak seinalaturiko material osagarriak irakurri eta ikasi beharko dituzte.
    • Bestalde, irakasleek eskaturiko lanak edo ariketa praktikoak idatziz egin beharko dira. Metodo honen bidez, ikasleak, emandako iturri desberdinen barruan eskatu zaien informazio prozesatzera ohituko dira eta, ateratako informazioan oinarriturik, planteatuko diren kontuei erantzun fidagarria emango diete.
    • Online atalaren osagarri, online topaketak egingo dira ikasleen eta irakasleen elkartze digitalen bidez, ikasturtean zehar zehaztuko diren bidokonferentziak direla medio (gomendagarriak, nahiz ez derrigorrezkoak).
    • Programa osatzen duten gaiak pixkanaka jarriko dira ikasleen eskura aste bakoitzaren hasieran; bideokonferentziak, aldiz, ordubete ingurukoak izango dira, eta ostegun edo ostiral arratsaldez emango dira.

     

  • Informazio gehiago eta izen-emateahttp://derechocivilvasco.asmoz.org/eu/hasiera/