• Hasiera
  • Zuzenbidea
  • Frankismoko eta Demokrazia hastapeneko torturen biktimen eskubideen inguruko gogoetak
  • Frankismoko eta Demokrazia hastapeneko torturen biktimen eskubideen inguruko gogoetak

Frankismoko eta Demokrazia hastapeneko torturen biktimen eskubideen inguruko gogoetak

0,00


Datak: 2021/11/15- 2021/12/20

Iraupena: 20 ordu.

Hizkuntza: Gaztelera.

Modalitatea: Online.

  • Internet bidezko formakuntza ekintza momentu aproposean aurkezten da, jorratutako gaia gaurkotasun handikoa bai da. Euskal Autonomia Erkidegoan motibazio politikoko indarkeriaren biktimen eskubideak aitortzeko araudia (5/2019 LEGEA, apirilaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoan 1978 eta 1999 bitartean izandako motibazio politikoko indarkeria egoeran giza eskubideen urraketak jasan dituzten biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateari buruzko uztailaren 28ko 12/2016 Legea aldatzen duena) indarrean jarri berri denez; une honetan, diktaduraren azken urteetan eta Demokraziaren lehen hamarkadetan (1999ra arte) Euskal Autonomia Erkidegoan, Estatuaren ordezkarien aldetik abusuren bat jasan zuten pertsona guztiek biktima gisa dituzten eskubideak baliatzeko aukera dute.  Internet bidezko sentsibilizazio formakuntza ekintza honek, Estatuaren ordezkarien esku torturak, tratu txarrak eta beste polizia-abusu batzuk jasan zituzten pertsona guztiekiko Estatuak duen zorra aitortzeaz gain, biktima kolektibo horrek, haien eskubideak baliatzeko dituzten tresna juridikoak gizarte-mailan ezagutarazteko,  aukera ematen du. Ez da hutsala, aintzatespen hori lortzeko eskaerek epe jakin bat baitaukate.

    • Frankismoan eta Demokraziaren lehen hamarkadetan gertatutako tortura eta tratu txarren berri ematea.
    • Memoria Historikoa berreskuratzea, ikuspegi historikoan eta egiarako eskubidean oinarriturik hausnarketa kolektiboa bultzatuz.
    • Gipuzkoan Memoria Historikoaren ildotik guztion arteko elkarbizitza sustatzeko bideak zabaltzea.
  • 1 GAIA: Torturaren eta beste tratu txar batzuen nazioarteko kontzeptua eta Espainiako estatuak nahitaez bete beharreko nazioarteko konpromisoak.  2 GAIA: Torturaren errealitatea Euskal Autonomia Erkidegoan 1960tik gaur arte. Egindako azken ikerketak.  3 GAIA: Torturaren biktimen eskubideen aitorpena eta haien arau-garapena.  4 GAIA: Torturaren biktimen eskubideen aitorpena birpentsatzen. Justizia trantsizionalaren

  • Hartzaileei dagokienez, Zuzenbide, Soziologia, Lan Harreman, Hezkuntza, Gizarte Zientzia, Zientzia Politiko, Kriminologia edo Nazioarteko Harremanak bezalako disziplinetako profesionalei zuzendua dago. Oro har, interesa eduki dezakeen edozein herritarri. Azken finean, Memoria Historikoak gizarte osoa, bereizketarik gabe, bere gain hartzen duenez, ikastaroa Memoria Historikoari buruzko ezaguerak sakondu nahi duen edonorrentzat eskuragarri egongo da. Egitaraua Internet bidez ematen den heinean interesatutako pertsona guztiek, bai emakumeek bai gizonek, sarbide bera izango dute. Bereziki emakumeen ikuspegia eta bizipenak lantzen dituen egitasmoa izanik, genero berdintasunaren sustapena bereganatzen duten ekimenetan gertatzen den bezala, emakumeen parte hartzea handiago izango dela aurreikusteen da.

  • Praktikan oinarrituriko metodologia du ikastaroak (20 irakas ordu online). Ikasleen parte-hartzeari garrantzia eman nahi zaio, horregatik, metodologia aktiboen aldeko hautua egingo da edizio honetan. Horien bidez, ikasleak erdigunean jarri nahi dira, ikaskuntza prozesuaren protagonista bilakatuz. Hau guztia gauzatzeko, ikasle-irakasle eta ikasle-ikasle arteko komunikazioa ahalbideratuko da ikastaroan zehar, elkarrengandik ikasteko giroa sortuz modu honetan. Ikastaroa 5 aste desberdinetan banatuko da, eta bakoitzean gai desberdin bat landuko da. Edukiak idatzizko materialen bitartez landuko dira. Gai desberdin bakoitzeko bi lan-mota burutu beharko dute partaideek: Batetik, lanketa praktikoa eta, bestetik, lanketa teorikoa. Ikasleak ezkutuko gako baten bidez ikastaroko web orrirako sarbidea izango du, non honakoak egin ahal izango dituen:

    • Ikasgaiaren materiala eskuratu.
    • Irakasleari galderak egin.
    • Foro espezifikoetan parte hartu: Tutore edota ikasleek sor ditzakete eztabaidatzeko, informazioa elkar trukatzeko, etab.
    • Ikasle eta irakasleen arteko edota ikasleen arteko on line elkarrizketak eduki.
    • Bibliografia, berriak eta loturak eskuratu.
    • Idazkaritzarekin kontaktua izan.
  • Formakuntza egitaraua gainditzen duen ikasleak 20 ordutako aprobetxamendu-egiaztagiria eskuratuko du.


Babeslea

Frankismoko eta Demokrazia hastapeneko torturen biktimen eskubideen inguruko gogoetak

Kolaboratzailea

Frankismoko eta Demokrazia hastapeneko torturen biktimen eskubideen inguruko gogoetak

Irakasleak

ANA I. PÉREZ MACHÍO<br />
Zuzenbidean Doktorea. UPV/EHU-ko irakasle titularra Ikerketa lerroak: Kartzela Zuzenbidea eta Memoria Historikoa, Adierazpen Askatasuna, Pertsona Juridikoen Erantzukizun Penala
ANA I. PÉREZ MACHÍO
Zuzenbidean Doktorea. UPV/EHU-ko irakasle titularra Ikerketa lerroak: Kartzela Zuzenbidea eta Memoria Historikoa, Adierazpen Askatasuna, Pertsona Juridikoen Erantzukizun Penala
LAURA PEGO OTERO<br />
Zuzenbidean Doktorea Kriminologiaren Euskal Institutuan ikerlaria
LAURA PEGO OTERO
Zuzenbidean Doktorea Kriminologiaren Euskal Institutuan ikerlaria