• Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza 6. edizioa (2023-2024)

Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza 6. edizioa (2023-2024)

400,00


Datak: 2023/11/27 – 2024/05/16

Iraupena: 120 ordu.

Hizkuntza: Gaztelania.

(gaiak ere euskaraz egongo dira)

Modalitatea: Online.

  • Gobernanza Ireki eta Kolaboratiboaren inguruko formakuntza espezializatu honek ikasleei trebetasunak, ezaguerak, konpetentziak eta ahalmenak emango dizkie beraien funtzioak aurrera eramaterako orduan kontutan hartuz gai hau zein garrantzitsua den administrazio publikoaren eta kolaborazio publiko-pribatuaren garapen egokirako.

  • Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboari dagozkion ezagutzak eskuratzea, bereziki Gipuzkoako Lurralde Historikoaren ereduari dagokionez, Etorkizuna Eraikiz estrategiaren esparruan.

    1. Gobernantza: nola ulertu gobernuaren ekintza gaur egungo munduan..
    2. Gobernantza ona. Paradigma berriak.
    3. Etika publikoa ekintza instituzionalaren ardatz.
    4. Hiritarren parte-hartzea eta Gobernu erlazionala..
    5. Gobernantza demokratikoaren ekintza-eremuak..
    6. Gobernuaren ekintza hobetzeko tresnak.
    7. Gobernantza eredu berri bat: ETORKIZUNA ERAIKIZ kasua.
    • Beren etorkizuna Administraziora bideratu nahi duten pertsonak, bereziki Foru Administraziora eta haren sektore publikora.
    • Langile publikoak izan gabe, Administrazioarekin elkarreragiten duten pertsona guztiak (lizitatzaileak, diru-laguntzen onuradunak, etab.), bereziki Gipuzkoako Foru Aldundiarekin edo haren foru sektore publikoko erakundeekin.
    • Edozein administraziotako enplegatu publikoak, eta, bereziki, foru aldundietakoak eta foru sektore publikoko erakundeetakoak, Batzar Nagusietakoak eta Gipuzkoako udaletakoak.
    • Hirugarren sektoreko ordezkariak eta alderdi politikoetakoak.
    • Akademikoak, ikertzaileak, unibertsitateko ikasleak eta oro har, Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan interesa duen edozein pertsona.
    • Formakuntzaren oinarria online metodologia da.
    • Ikasgai desberdinen idatzizko edukiak eskuragarri jarriko dira aldez aurretik finkatutako egutegia jarraituz.
    • Ikasleriak elkarren artean jardun ahal izango du eta baita irakasleriarekin dudak kontsultatu ere horretarako web plataforman 24 orduz irekita egongo den mezulari sistema baten bidez.
    • Irakasleriak prestatutako idatzizko ikasgaiak irakurri eta ikasteaz gain, ikasleriak material osagarriak ere irakurri eta ikasi beharko ditu ikasgaiaren ulermen egokia lortzeko.
    • Bestalde, irakasleriak eskatutako lanak eta ariketa praktikoak egin beharko dira idatziz. Honen bitartez, ikasleria informazioaren bilaketara ohitzea eta emandako iturri desberdinen barruan eskatutako informazioa prozesatzera behartzen da eta ateratako informaziotik planteatutako kontuak kaudimenarekin ebaztera behartzen da.
    • Online atala, ikasturtean zehar zehaztuko diren aurrez aurreko 2-3 saioekin osatuko da (saioak gomendagarriak izango dira, baina ez derrigorrezkoak).
    • Azkenik, eztabaida birtualetan edota tutoretza indibidual edo kolektiboetan parte hartzea ere baloratuko da.

Antolatzailea

Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza 6. edizioa (2023-2024)

Kolaboratzailea

Gobernantza Ireki eta Kolaboratiboan Formakuntza 6. edizioa (2023-2024)