• Hiritartasun kritikoa, aktibismoa eta mugak

Hiritartasun kritikoa, aktibismoa eta mugak

0,00

Datak: 2021/11/20 – 2022/01/28

Iraupena: 32 ordu.

Hizkuntza: Gaztelaniaz.

Modalitatea: Online.

• Europar Batasuneko mugimendu sozial eta ekintzaileek argumentu berdina errepikatzen dugu: Europar Batasunak giza eskubide, berdintasun eta askatasunarekiko zuen konpromezua bertan behera utzi du eta muga erregimen baztertzaile bat sortu du. Azken urteetan behar ekonomikoen araberako kontrol politika postkolonialen implementazioa, eskubideak urratzen dituzten herrialdeetara kanporatzea, enpresa multinazionalen pribatizazioa eta jatorri migratzaileen hautaketa behar ekonomikoen arabera. Latinoamerikan ere joera berdina jarraitzen ari da. Mexiko, Guatemala, Honduras eta beste hainbat herrialdek migrazio kontrol politika gogorrak ezartzen dituzte AEB-ren mugen kanporatze estrategiaren baitan. Ikastaro honetan eredu horren dekonstrukzioa bilatzen da borroka eta mobilizazio leku sinboliko batzuen analisiaren bitartez. Azken batean, pertsona indibidual edo kolektiboek, ekintzaileek, asilo eskatzaileek eta errefuxiatuek, emakume migratzaileek etabarrek sortutako “herritarren ekintzei” buruz hitz egitea da, zeinek “neo-orientalizazio” prozesu ezberdinei erantzuten dieten, hala nola, kriminalizazioa, biktimizazioa, patriarkatua, arrazializazioa, deportazio prozesuak etab.

• Gertakari konkretu bati buruzko ikuspegi alternatiboa erakustea da helburu: muga eredu eta inmigrazioaren kontrolaren kontrako erresistentzia. Horregatik migranteak juridiko eta politikoki subjektu babesgabe eta ezgaiak bezala azaltzen dituen ikuspuntu paternalista eta asistentzialista gaindituko dugu. Egoera krudelak jasan arren, pertsona batzuk traba fisikoei (mugak, polizia kontrolak, kanporatze prozesuak…) eta sozialei (arrazakeria, xenofobia, kriminalizazioa…) aurre egiteko gai dira, bai indibidualki eta bai modu kolektiboan. Ikuspuntu honi buruz nahi dugu hausnarketa egin eta eztabaidatu. Ez dugu erresistentzia eredu ideala zein den eredu normabito bat ezarri nahi, baizik hiritartasun kritikoaren ikuspuntutik zein esperientzia dauden azaldu.

1. Hiritartasunaren teoria kritikoa.
2. Europa Gotorleku.
3. Babesa eta aterpea.
4. Gorrotoaren mapa Europan.
5. Generoa, migrazio internazionalak eta erresistentziak.
6. Frantses eta espainiar estatuak: erresistentzia eta kontrol istorioak.
7. Euskal Herria: aparteko errealitatea
• Ikastaroa guztiz online da. Aurkezten dugun egitarau didaktikoak orientazio dibulgatzailea eta praktikoa du, eztabaida bultzatuz. Gainera, formakuntza gainditu ahal izateko, 1000 hitzez osatutako amaierako lan praktiko bat egin beharko da.

Babeslea

Hiritartasun kritikoa, aktibismoa eta mugak

Irakasleak

Iker Barbero

Zuzenbide irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatea.
Iker Barbero

Zuzenbide irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatea.
Christian Orgaz,

Indaga Cooperativa de Investigación Social (Madril).
Christian Orgaz,

Indaga Cooperativa de Investigación Social (Madril).
Amarela Varela

Irakaslea/Ikertzailea Komunikazio eta Kultura Fakultatean - Universidad Autónoma de la Ciudad de México.
Amarela Varela

Irakaslea/Ikertzailea Komunikazio eta Kultura Fakultatean – Universidad Autónoma de la Ciudad de México.
Mikel Araguás

Sos Arrazakeria Federazioa. Muga eta migrazio internazionaletan aditua. SOS Arrazakeriko ordezkaria PICUM (picum.org) eta Migreurop – en (migreurop.org).
Mikel Araguás

Sos Arrazakeria Federazioa. Muga eta migrazio internazionaletan aditua. SOS Arrazakeriko ordezkaria PICUM (picum.org) eta Migreurop – en (migreurop.org).
Nieves Arrese

Euskal Herriko Unibertsitatea/ Universidad del País Vasco (EHU/UPV).
Nieves Arrese

Euskal Herriko Unibertsitatea/ Universidad del País Vasco (EHU/UPV).
Giacomo Donadio

Carovane Migranti (EH-Italia).
Giacomo Donadio

Carovane Migranti (EH-Italia).