• Musika klasikoaren historia, emakume eta gizonezko konpositoreen bidez

Musika klasikoaren historia, emakume eta gizonezko konpositoreen bidez

0,00


Datak: 2022/11/03- 2022/12/15

Iraupena: 15 ordu

Hizkuntza: Euskara.

Modalitatea: Online.

  • Alde batetik, ikastaro hau mendebaldeko Musika Klasikoaren historiaren sarrera bat da. Barrokoan hasiko gara eta saio bakoitzean garai eta estilo bat landuko dugu, mendeen errepasoa eginez gaur egunera iritsi arte. Kurtso honen asmoa ikasleei Musika Klasikoaren aldi, estilo eta konpositore desberdinak bereizten eta kokatzen jakiteko ezagutza eta tresnak ematea da.

    Bestalde, emakume musikagilearen papera landuko dugu mende hauetan zehar emakumezko erreferente berriak sortzeko intentzioarekin. Nola egingo dugu? Denok ezagutzen ditugu Wolfgang Amadeus Mozart, Ludwing van Beethoven, Frédéric Chopin… Baina ez al zeuden emakumerik garai hartan? Noski bazirela musikagileak, interpreteak, pedagogoak… haien artean, Maria Anna Mozart, Fanny Mendelssohn, Clara Schumann, aintzatestea merezi dutenak, eta hori da, besteak beste, ikastaro honen helburu garrantzitsuenetako bat.

  • – Musika Klasikoarekiko interesa piztea.

    – Estilo eta konpositore desberdinak denboran zehar kokatzen jakitea.

    – Emakumezko erreferente berriak sortzea.

  • Ikastaro hau Musika Klasikoa beste ikuspegi batetik ezagutu nahi duen pertsona orori zuzenduta dago, ez da beharrezkoa aldez aurretik inolako ezagutzarik izatea, ezta musika-tresnarik jotzen jakitea ere.

  • Ikastaroa 15 ordukoa izango da. Alde batetik, 6 saio online egongo dira eta bakoitzak 120 minutu iraungo ditu. Beste aldetik, beste 3 ordu bete beharko dira bidalitako etxekolanekin.

    Azalpenak emateko aurkezpenak eta ikus-entzunezko euskarriak erabiliko dira.

    Ikastaroaren izaera dela eta, nahitaezkoa da online saioetan zuzenean aritzea. Nolanahi ere, kasuren batean hori ezinezkoa dela frogatzen bada, ikastaroaren martxa grabazioaren bidez jarraitu ahal izango da.

    Saio bakoitzean proposatutako etxekolanak, hurrengo saioa baino lehenago bidaliko dira (ikastaroaren plataforma erabiliz), eta irakasleak ebaluatu egingo ditu.

  • Ikasleak Interneterako konexio egonkorra izan beharko du. Era berean, online saioetan parte hartzeko, bere ordenagailuan edo gailu mugikorrean Zoom bideokonferentzia-aplikazioa instalatu beharko du. Aplikazioa esteka honetan eskura daiteke: https://zoom.us/download #client_4meeting


Antolatzailea

Musika klasikoaren historia, emakume eta gizonezko konpositoreen bidez

Babeslea

Musika klasikoaren historia, emakume eta gizonezko konpositoreen bidez

Irakasleak

Musikagilea eta pianista. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Musika Konposizioko espezialitatean graduatua.<br />
<br />
Bere proiektuen artean Aitor Etxebarria Konpositorearen "Gernika 85" Obra Sinfoniko koralaren orkestazioa azpimarra dezakegu (2022). Musika Bulegoko "Soinua Iratzarri” proiektuan Konpositore Aktibo gisa parte hartu izana (2022), edo “Bruno Maderna” Musikagileen Nazioarteko Lehiaketan (Ukrania) Finalista izatea "Walks in the forest" lanarekin (2021). Azkenik, konposatu dituen bi soinu-bandak aipatu ditzazkegu: "Zauriak" (2019) eta "Sua-Irabazi arte" (2019), Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatua.<br />
<br />
Gaur egun, musika konposizioarekin eta ikerketarekin lotutako hainbat proiektuetan lan egiten du, eta Piano eta Konposizio eskolak ematen ditu AHAIRE MUSIKA AKADEMIAn (Donostia), 2020an sortu zuen estudioan.
Musikagilea eta pianista. Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Musika Konposizioko espezialitatean graduatua.

Bere proiektuen artean Aitor Etxebarria Konpositorearen “Gernika 85” Obra Sinfoniko koralaren orkestazioa azpimarra dezakegu (2022). Musika Bulegoko “Soinua Iratzarri” proiektuan Konpositore Aktibo gisa parte hartu izana (2022), edo “Bruno Maderna” Musikagileen Nazioarteko Lehiaketan (Ukrania) Finalista izatea “Walks in the forest” lanarekin (2021). Azkenik, konposatu dituen bi soinu-bandak aipatu ditzazkegu: “Zauriak” (2019) eta “Sua-Irabazi arte” (2019), Donostiako Nazioarteko Zinemaldian estreinatua.

Gaur egun, musika konposizioarekin eta ikerketarekin lotutako hainbat proiektuetan lan egiten du, eta Piano eta Konposizio eskolak ematen ditu AHAIRE MUSIKA AKADEMIAn (Donostia), 2020an sortu zuen estudioan.