Skip to main content

HIRITARTASUN KRITIKOA, AKTIBISMOA ETA MUGAK

HIRITARTASUN KRITIKOA, AKTIBISMOA ETA MUGAK

  • Nori zuzenduta: Zuzenbide, Soziologia, Lan Harreman, Hezkuntza, Gizarte Zientzia, Zientzia Politiko, Kriminologia edo Nazioarteko Harremanak bezalako diziplinetako ikasleak. Aktibista eta mugimendu sozialetako kideak. Herri-administrazioetako langileak. Aniztasunari buruzko ezaguerak sakondu nahi duen profesional oro.
  • Norekin egin da: SOS Arrazakeria eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte eta Politiketarako Saila
  • Urtea: 2022

PROIEKTUA

Europar Batasuneko mugimendu sozial eta ekintzaileek argumentu berdina errepikatzen dugu: Europar Batasunak giza eskubide, berdintasun eta askatasunarekiko zuen konpromezua bertan behera utzi du eta muga erregimen baztertzaile bat sortu du.

Azken urteetan behar ekonomikoen araberako kontrol politika postkolonialen implementazioa, eskubideak urratzen dituzten herrialdeetara kanporatzea, enpresa multinazionalen pribatizazioa eta jatorri migratzaileen hautaketa behar ekonomikoen arabera. Latinoamerikan ere joera berdina jarraitzen ari da. Mexiko, Guatemala, Honduras eta beste hainbat herrialdek migrazio kontrol politika gogorrak ezartzen dituzte AEB-ren mugen kanporatze estrategiaren baitan.

Ikastaro honetan eredu horren dekonstrukzioa bilatzen da borroka eta mobilizazio leku sinboliko batzuen analisiaren bitartez. Azken batean, pertsona indibidual edo kolektiboek, ekintzaileek, asilo eskatzaileek eta errefuxiatuek, emakume migratzaileek etabarrek sortutako “herritarren ekintzei” buruz hitz egitea da, zeinek “neo-orientalizazio” prozesu ezberdinei erantzuten dieten, hala nola, kriminalizazioa, biktimizazioa, patriarkatua, arrazializazioa, deportazio prozesuak etab.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Fenomeno jakin baten ikuspegi alternatiboa eskaintzea: mugen ereduaren aurkako erresistentzia eta immigrazioaren kontrola.

Helburu zehatzak:

  • Migratzaileak subjektu babesgabe eta juridikoki eta politikoki ezgai gisa ikusten dituzten ikuspegi paternalistak eta asistentzialistak gainditzea da helburua. Ikuspegi horri buruz hausnartzen eta eztabaidatzen da ikasturtean zehar. Halaber, horren inguruan dauden esperientziak jasotzen dira, herritartasun kritikoaren ikuspegitik.

EMAITZAK

Ikastaroaren ebaluazio orokorra positiboa izan da, batez ere bere garapenean zehar proposatutako jardueretan aktiboki parte hartu duten pertsonen artean.

Parte-hartzaile gehienek landutako gaiari buruzko ezagutzak zabaldu dituztela adierazi dute. Zehazki, migrazioaren errealitate konplexuari buruzko hausnarketa kritikoa eta kontzientea egiteaz gain, haren testuingurua ulertu eta ikuspegi enpatikoa landu dute. Era berean, ikastaroak mugetako erregimenaren funtzionamendua eta inplikazioak sakonago ulertzeko tresnak eskaini ditu.

TESTIGANTZAK

“Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet gertaeren kartografiaren bidez erakusten diguzuen “herritartasun-ekintzen” laburpenagatik. Pertsonalki balio izan didate bai estatuek egiten duten indarkeria mota eta pertsonen migrazioari lotutako gaien inguruan ezartzen diren lehentasunak azaltzeko, bai pertsona eta kolektibo jakin batzuen elkartasuna eta erresistentzia azaltzeko.” (Ikastaroko ikaslea)

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.