Skip to main content
EUSTOKER

EUSTOKER

  • Nori zuzenduta: 15 eta 19 urte bitarteko nerabe eta gazteak.
  • Norekin egin da: Ikasplay eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Urtea: 2022

PROIEKTUA

Proiektu honetan, sare sozialetan euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntzara bideratutako edukiak prestatu dira, espreski Euskal Autonomia Erkidegoko 15-19 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendutakoak. Edukiak bideo formatuan prestatu dira eta nerabe eta gazteen artean erabilienak diren sare sozialetan argitaratu eta partekatu dira: Tik Tok, Instagram eta Youtube.

Bideoak sare sozial bakoitzera egokitu dira eta #eustoker traola erabili da horiek hedatzeko, eta nerabe eta gazteek sortzen dituzten euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzak sare sozialetan partekatzeko eta komunitate “bizi” bat eraikitzeko. Era berean, nerabe eta gazteak parte hartzera gondibatzeko, sare sozial bakoitzean erronkak, gaiak eta ekintza dinamizatzaileak egin dira.

Horrez gain, webgune publiko bat sortu da biltegi gisa, sare sozialetan argitaratzen joan diren bideoetara zuzentzen duena, baliabide guztiak edonorentzat toki batean eskuragarri egoteko.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Nerabe eta gazteek sare sozialetan euskaraz aritzeko baliabideak ematea eta euskarazko ikus-entzunezkoak sare sozialetan bultzatzea.

Helburu zehatzak:

  • 15-19 urte arteko nerabe eta gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialetan (Tik Tok, Instagram eta Youtuben) euskarazko ikus-entzunezkoak gauzatzeko baliabideak eta gakoak eskaintzea.
  • Sare sozialetan euskarazko ikus-entzunezko edukiak egiten eta partekatzen dituzten “tik toker”, “instagrammer” eta “youtuber” sortzaileen kopurua handitzea.
  • Euskarazko bideo-edukiak bildu eta partekatzeko komunitatea sortzea sare sozialetan #eustoker traolaren bidez.

EMAITZAK

Estadistiken arabera, 15-19 urte arteko nerabe eta gazteek sare sozialak batez ere bideoak ikusteko eta edukiak sortzeko erabiltzen dituzte. Era berean, kontsumo hau gazteleraz egiten dute.

Hori dela eta sortu Eustoker proiektua sortu dugu, euskarazko eduki digitalen gabezia horri aurre egin eta nerabe eta gazteek sare sozialetan euskarazko edukiak sustatu, indartu eta horien sorkuntza bultzatzeko. Horretarako, nerabe eta gazteek gehien erabiltzen dituzten sare sozialetan edukiak sortzeko bideo tutorialak eskegi ditugu Instagram, Youtube eta TikTok sare sozialetan. Gainera, bideo tutorial guztia horiek eta horien gidak jasotzeko webgune bat ere sortu dugu.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.