Nori zuzenduta: Mintzapraktika saioetan bidelagun diren pertsonak
Norekin egin da: Euskaltzaleen Topagunea, Bagera Elkartea eta Asmoz Fundazioa
Urtea: 2022
PROIEKTUA
Bidelagun diren pertsonei talde dinamizazio teknika eta estrategia ezberdinak eskaintzen dituen 10 orduko online ikastaroa da, Moodle plataformaren bitartez egin dena.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
Euskeraren hobekuntza, aberastea eta bere erabileraren normalizazioa bultzatzea.
Helburu zehatzak:
Hizkera ez-formala eta afektiboa landu.
Euskara praktikatzeko partaideei tokian tokiko ereduak eskaini.
Talde jarduerak eta dinamikak eraginkorrak egin ahal izateko estrategiak landu.
Hizkuntzaren erabilerara zuzenduriko ikaskuntza adierazgarri edo esanguratsua ezagutu.
Harreman sareak eta esperientziak elkar trukatzeko guneak sortarazi.
EMAITZAK
17 izen emate egon dira eta ikasle horietatik 12k eskuratu dute ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria, ikastaroa behar bezala jarraitu eta aktiboki parte hartu dutelako.
TESTIGANTZAK
“Horrelako ekimenak interesgarriak eta aberasgarriak dira” (ikaslea)
“Azalpen laburrak eta argiak eman dituzte eta feecback-a ere argia eta azkarra izan da” (ikaslea)