Skip to main content
ALGAPLAY

ALGAPLAY

  • Nori zuzenduta: Gipuzkoako lehen sektoreko ekoizleak
  • Norekin egin da: Algaloop, Ekai Center eta Asmoz Fundazioa
  • Urtea: 2022

PROIEKTUA

Erabiltzen ez diren baserrietako negutegiak aprobetxatuz, espirulina (mikro algetatik eratorritako hautsa) ekoiztea da asmoa eta era berean, ekoizleei diru-sarrerak dibertsifikatzea ahalbidetuko dien negozio-eredu berri bat sortzeko aukera sustatzea.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Gipuzkoako baserrietan erabiltzen ez diren baliabideen potentziala aztertzea.

Helburu zehatzak:

  • Gipuzkoako baserrietako berotegiaetan espirulina ekoiztea.
  • Bioekonomia zirkularreko eredua bultzatzea.

EMAITZAK

Emaitza nagusia baserrietan erabili gabe dauden negutegiei etekina ateratzeko dibertsifikazio modu berriak ezagutaraztea izan da. Horrekin batera, mikroalgen sektorea eta negozio eredu berriak bultzatzea eta elikadura- trantsizioko erronkei erantzuna ematen dioten ekimenak bultzatzea bilatu da.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.