Proposamen didaktiko hau, hezitzaileek ikasleen sormen musikala aberasteko eta garatzeko erabiltzeko sortua izan da. Gida, musika estilo ezberdinak ezagutzean oinarritzen da: rock-and-rolla, popa eta filmetako musika, musika klasikoa, folk-musika, musika latinoa eta jazza.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
Euskarazko IKT baliabideak erabiliz, ikasleen konpetentzia musikala garatzea.
Helburu zehatzak
Haurren garapen kognitiborako musika erabiltzea.
Jolastuz eta sormena garatuz, hazi eta heztea.
Taldeko lana sustatzea eta jorratzea.
EMAITZAK
Proiektuak 5 unitate didaktiko ditu, eta unitate bakoitzean musika-genero bat lantzen da. Zehazki, honakoak dira jorratzen diren musika-generoak: rock-and-rolla, popa eta filmetako musika, musika klasikoa, folk-musika eta musika latinoa edota jazza.
Unitate didaktiko bakoitzean hiru fase bereizten dira: hasierako fasea, garapen-fasea eta amaierako fasea.