
MINDA
- Nori zuzenduta: Gipuzkoako abeltzainak
- Norekin egin da: Algaloop, Basatxerri eta Asmoz Fundazioa
- Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia, Etorkizuna Eraikiz- Misioak.
- Urtea: 2023
PROIEKTUA
Egitasmo honen bitartez Basatxerri elkarteko bazkideen txerrien mindak Algaloopeko instalazioetako biogestoreen bitartez tratatu dira bioproduktuak sortzeko helburuarekin. Horrelako prozesuei esker hondakinak baliabide bihurtzeaz gain, baliabide berriztagarrien erabilera optimizatzen da eta hondakinen kudeaketarako alternatibak eskaintzen dira. Lehen sektorean teknologia berriak txertatzeko modua ere bada, sektorearen transformazioa bultzatzeko aukera berritzailea izanik.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
- Animalien mindak tratatzeko modu eraginkor, jasangarri eta aprobetxagarri bat aurkeztea, interesatu orok horrelako prozesu bat martxan jartzeko informazio nahikoa izan dezan.
Helburu zehatzak:
- Interesa duten eragileentzako informazio eta prestakuntza-tresna eskuragarriak garatzea.
- Abeltzaintza-sektoreari dibertsifikazio-proposamenak eskaintzea
- Abeltzaintzako hondakinen kudeaketarako araudia betetzen laguntzea eta ingurumenaren hobekuntzan laguntzen duten proposamenak eskaintzea.
EMAITZAK
- Mindak mikroalgen bidez modu jasangarrian tratatzeko proposamen tekniko baliozkotua.
- Proposatutako eredua ezartzeko gida-dokumentua.
- Hainbat publikori egokitutako hedapen- eta prestakuntza-materialak.
- Informazio- eta trebakuntza-saioak.
- Abeltzaintza sektorearen ingurumena hobetzen laguntzea.