Skip to main content

ELKARDADEA

ELKARDADEA

  • Nori zuzenduta: Pertsona nagusiak eta pertsona zaintzaile profesional eta ez profesionalak
  • Norekin egin da: Hurkoa Fundazioa eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburuordetza
  • Urtea: 2023

PROIEKTUA

Pertsona nagusiek bizi dituzten bakardade egoerak ezagutze aldera hainbat erresidentzia eta eguneko zentrorekin harremanetan jarri ginen pertsona hauengana iristeko helburuarekin. Euskal Autonomia Erkidegoko zentro eta elkarteetan dinamika desberdinak burutu ditugu guk sortutako karta- joko baten bitartez bakardadeari lotutako gaiak lantzeko.

Prozesu horretan genbiltzala, pertsona zaintzaileek pairatzen duten bakardadeaz ere jabetu ginen eta proiektu honetan begirada hori ere txertatzea interesgarria iruditu zitzaigun. Horregatik, burututako dinamiketan beraien parte hartzea bilatzeaz gain pertsona zaintzaileetan soilik zentratutako dinamikak ere egin ditugu.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Metodologia kualitatiboaren bitartez pertsona nagusiek eta pertsona zaintzaileek nahi ez den bakardadearen inguruan dituzten pertzepzio eta bizipenak aztertzea.

Helburu zehatzak:

  • Bakardade esperientzia subjektiboak aztertzea.
  • Bakardadearen agerpenean edo larriagotzean eragiten duten faktoreak identifikatzea.
  • Bakardadeari aurre egiteko dauden baliabideak, estrategiak eta laguntzak ezagutzea.

EMAITZAK

Nahiz eta bakardadearen gaia lantzea gogorra izan daitekeen, eta gainera kasu askotan tabua, oso elkarrizketa hunkigarri eta itxaropentsuak mantendu dira parte hartzaileen artean. Asko eskertu dute horretarako espazio bat eskaini izana eta argi erakutsi dute bakardadeaz hitz egitea beharrezkoa dela. Etorkizunera begira, instituzioetatik kanpo dauden pertsonen iritziak entzutea ere oso beharrezkoa iruditzen zaigu. Haiengana iristea zailagoa izan zaigunez, proiektutik kanpo gelditu dira. Baina beharrezkoa da haien iritziak ere kontuan hartzea, kasu askotan pertsona hauek bakarrik bizi baitira eta horrek bakardade sentimendua areagotu dezake.

TESTIGANTZAK

Asmoz Fundazioarekin egindako elkarlana erraza, arina, sentikorra eta garrantzizkoa izan da. Beren ekimenean eta lan egiteko moduetan parte hartzea pribilegio hutsa izan da. Ikerketan parte hartu zuten egoiliarrek helarazitako iritziak elkarbanatu nahiko nituzke. Izan ere nik esan dezakedanak baino balio gehiago baitu:

  • Oso erosoa izan da. Pasta batzuekin etorri ziren eta betidanik ezagutuko bagina bezala hitz egin genuen.
  • Asko pozten naiz parte hartu izanagatik eta nire iritzia emateko aukerarengatik.
  • Oso ondo egin zuten. Nahi dutenean berriz ere etor daitezke hitz egitera.

Ivan Llorente, Fundación Miranda.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.