EGURRREN SEKTOREKO IKASKETA-EREDU BERRIAK, BERE IKUSGARITASUNA, PRESTIGIOA ETA KALITATEA SUSTATZEKO HELBURUAREKIN
Nori zuzenduta: Gipuzkoako arotzak eta egurraren sektoreko LHko ikastetxeak
Norekin egin da: Arotzgi, Daiteke eta Asmoz Fundazioa
Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia
Urtea: 2023
PROIEKTUA
Enpresetako praktiketako tutoreei Lanbide Heziketako (LH) ikastetxeetan ikasleek ikasten dituzten edukiak egokitzea eta azaltzea bilatzen da. Aldi berean, profesionalek eskolan irakasten diren kontzeptu eta hizkuntza bera erabil dezaten nahi da, ikasleek koherentzia aurki dezaten ikasitakoaren eta lan-ingurunean aplikatutakoaren artean.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
Gipuzkoako egurraren sektorearen hiruko jasangarritasuna bermatzea du helburu, kalitatezko enplegu gehiago eta hobea sustatuz, lanbidea balioan jarriz, talentu berria erakarriz eta prestakuntza arautuaren osagarri izango diren ikasketa informaleko sistema berriak diseinatu eta probatuz.
Helburu zehatzak
Modulu teorikoen edukia sinplifikatzea, ikasle berrientzat erakargarriagoa izan dadin.
Ikasgelan ikasleek jasotzen dituzten edukiak azaltzea.
Eskolen eta praktikak hartzeko interesa duten profesionalen arteko harremanak sortzea.
EMAITZAK
Euskara zein gaztelaniaz gida bat sortu da, eta Arotzgi-ren webgunean eskuragarri dago.
Egurraren sektoreko 15 profesionalek interesa erakutsi dute proiektuan, eta edukiak egokitzeko prozesuan parte hartu dute.