Skip to main content

EMAKUMEEN EGOERA FRANKISMO GARAIAN

EMAKUMEEN EGOERA FRANKISMO GARAIAN

  • Nori zuzenduta: Ikasteko garaian dauden gazteak eta, oro har, biztanleak
  • Norekin egin da: Tekum eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Eusko Jarularitza – Gogora. eta Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Urtea: 2024

PROIEKTUA

Proiektu honen helburua da ikasleak genero-desberdintasunen eta frankismo garaian emakumeek bizi zuten egoeraren inguruan sentsibilizatzea, genero-ikuspegitik hausnarketa kritikoa sustatuz. Plataforma digital baten bidez, 50 pertsona baino gehiagok hiru unitate tematiko eskuratu dituzte, garai hartan emakumeek izan zuten rola zabaltzeko eta aztertzeko diseinatutako ariketekin.

Ekimena Hezkuntza arloan Memoria Historikoa berreskuratzearen alde egiten du, benetako testigantzetan eta egia jakiteko eskubidean oinarritutako hausnarketa kolektiboa bultzatuz. Horrez gain, iraganaren eta egungo erronken arteko lotura eginez, genero-berdintasunerantz bideak irekitzea du helburu.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Frankismoan gertatuko genero desberdintasunei eta emakumeen egoerari buruzko sentsibilizazioa bultzatzea, genero-ikuspegiarekin, belaunaldi berrien oraintsuko historiari buruzko gogoeta eta pentsamendu kritikoa sustatzeko.

Helburu zehatzak:

  • Garai horietan emakumeak jasandako egoeren berri ematea ikasleei.
  • Memoria Historikoa berreskuratzea, ikuspegi historikoan eta egia jakiteko eskubidean oinarritutako hausnarketa kolektiboa bultzatuz hezkuntzaren esparruan.
  • Memoria Historikoari dagokionez, denon artean genero-berdintasuna bultzatzeko bideak irekitzea.

EMAITZAK

50 pertsona baino gehiagok sortutako plataformara sartzeko aukera izan dute, eta bertan, frankismo garaian emakumearen egoeraren bilakaera zabaltzeko eta lantzeko 3 gai eta dagokien ariketak aurkitu dituzte. Horretarako, hainbat lekukotasun bildu dira, eta haien inguruan lan egin da.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.