Skip to main content

KIROLEAN OSASUNEZ

KIROLEAN OSASUNEZ

  • Nori zuzenduta: 16-24 urte bitarteko monitore zein begiraleak.
  • Norekin egin da: Athlon Koop Elkartea eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Urtea: 2024

PROIEKTUA

Kirol prebentzioari eta osasunari lotutako materialak eskaintzen ditu proiektu honek: elikadura, osasun emozionala, inklusioa…

Aipatutako gaiak oso garrantzitsuak dira eskola kirolean aritzen diren haur zein nerabeen garapen prozesuan, baina ez dira behar adina lantzen, eta lantzen direnean oso era orokorrean eta gehienetan testu formatuan jorratzen dira. Proiektu honek hutsune hori betetzeko helburua du, ikus-entzunezko euskarazko eduki egituratuak eta praktikoak eskainiz.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Haurrekin eta nerabeekin lan egiten duten begiraleei, kirol prebentzioari eta osasunari lotutako materialak euskarazko materialak eskaintzea.

Helburu zehatzak:

  • Begiraleei kirol prebentzioaren eta kirol osasunaren inguruko euskarazko edukiak eta gida eraginkorrak ematea.
  • Eskola kirolarekin lotutako euskarazko ikus-entzunezko material didaktikoak Interneten doan jartzea.

EMAITZAK

Lau gai orokorrez osatutako webgunea sortu da: eskola kirolaren garrantzia, elikadura-ohitura egokien garrantzia, eskola kirola eta inklusioa, eta osasun emozionala.

Gai bakoitzak hainbat atal ditu, eta atal horietako bakoitzean bi bideo eskaintzen dira: bata teorikoa eta bestea praktikoa. Bideo horiez gain, atal bakoitzak material idatzia eta dagokion infografia ere jasotzen ditu. Material guztiak eskuragarri eta guztiz doan daude proiektuaren webgunean.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.