Skip to main content

HelduGaraia

HelduGaraia

  • Nori zuzenduta: Jubilatutako pertsonak eta jubilatzear daudenak
  • Norekin egin da: Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
  • Urtea: 2024

PROIEKTUA

Datozen urteetan jubilatuko diren pertsonei erretiroan laguntzeko gomendioak jasotzen dituen txosten bat prestatze aldera, Legazpi, Astigarraga eta Bergarako jubilatuen etxeetan hainbat talde elkarrizketa egin dira. Bertan, parte hartu duten pertsonek haien esperientzia propioetatik hitz egin dute eta jubilazioa nola bizi duten kontatu dute. Horrela, hainbat gomendio eman dituzte eta jarraitu daitezkeen hainbat pausu proposatu dituzte. Horrez gain, Gasteizko Bizan zerbitzutik, pertsona nagusien eta erretiroaren arloan egiten duten lanaren esperientzian oinarriturik ekarpena egin dute.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Erretiro-prozesuetatik eratorritako bakardadea murrizten laguntzeko tresna erabilgarri bat sortzea.

Helburu zehatzak:

  • Parte hartzaileen erretiro-prozesuak gertutik ezagutzea.
  • Bakardade-sentimenduei aurre egiten laguntzeko “bizitza-planak” tresna gisa zabaltzea.
  • Ikerketaren emaitzak zabaltzea.

EMAITZAK

Erretiroa planifikatzeko gomendioen txostena.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.