Skip to main content

ELIKADURAZ

ELIKADURAZ

  • Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko irakasleak.
  • Norekin egin da: BC3 eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
  • Urtea: 2023

PROIEKTUA

Proposamen didaktiko hau hezkuntza-langileek erabiltzeko sortu da, ikasleen sormen artistikoa aberasteko eta garatzeko, elikagaiak eta jasangarritasuna lantzen dituzten edukiak jorratzen dituzten bitartean. Gida hau ekoizpen-ereduaren eta hurbiltasunaren arabera elikagai-mota desberdinen ezagutzan oinarritzen da

HELBURUAK

Helburu orokorrak:

  • Europa osoko gizataldeen (bereziki, talde zaurgarrien) elikadura-portaeran eragiten duten faktoreak hobeto ezagutzea eta ulertzea, oztopoak eta mugak barne. 
  • Ingurumenaren egoeraz jabetzea eta kontsumo osasungarriko eta arduratsuko jarrerak garatzea, baita ingurune hurbila errespetatzeko eta zaintzeko jarrerak eta besteekiko zaintza eta errespetua ere, arlo honetan arduraz jarduteko eta parte hartzeko. 

Helburu zehatzak:

  • Kontsumo arduratsuko eta jasangarriko irizpideak sustatzea. 
  • Agenda 2030 eta GJH ezagutaraztea, eta eguneroko ekintza txikien bidez pertsona bakoitzaren inplikazioa sustatzea. 
  • Elikagaien ekoizpenak landan duen eragina deskribatzea eta nekazaritza- eta abeltzaintza-sistema-motak bereiztea. 
  • Elikagai batek egiten duen bidaia deskribatzea, nekazari batek biltzen duenetik gure mahaira iritsi arte. 
  • Elikagaien jatorriaz hausnartzea eta 0 kilometroko elikagaiak identifikatzen ikastea.
  • Elikagaiak eta sasoia: urtaroak bereiztea. 
  • Elikagai ekologiko bat eta konbentzional bat bereiztea. 
  • Dieta jasangarria eta osasungarria mantentzeko ohiturak identifikatzea eta dieta nola hobetu ulertzea.
  • Elikagaiak ez xahutzeari buruzko kontzientzia garatzea. 
  • Elikagaiak alferrik galtzearen arazoa eta horrek gizartean, ekonomian eta ingurumenean duen eragina agerian uztea. 

EMAITZAK

Proiektua guztira 6 ikasketa-unitatez osatuta dago, eta bakoitzean elikaduraren eta elikagaien alderdi desberdin bat lantzen da. Zehazki: ingurumen-inpaktuak, hurbileko elikagaiak eta haien ibilbidea, sasoiko elikagaiak, elikagai ekologikoak, gure dietak eta elikagaien xahuketa.

Ikasketa-unitate bakoitza hiru fasetan banatuta dago: hasierako fasea, garapen-fasea eta amaierako fasea.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.