IoTetxea proposamen didaktiko bat da, zeinetan ikasleek IoT (Internet of Things) teknologia erabiliz ikasteko aukera duten, proiektuen bitartez alderdi teorikoak eta praktikoak uztartuz. Teknologia eta joera berriak ikaskuntza-prozesuetan txertatzea bilatu da, ikasleentzat erakargarriagoa eta hurbilagoa izan dadin eta horrela haien motibazioa susta dadin.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
IOT teknologia erabiliz gai desberdinak modu praktikoan lantzea.
Helburu zehatzak:
Teoriaren eta praktikaren arteko hezkuntza-hutsunea betetzea.
Herritarren zientziako kontzeptuak biltzea.
IoT/Big Datari lotutako etorkizuneko lanbideen eremu baterako atea irekitzea.
Etorkizunean, berez, lanbide ez-teknologikoak direnetan (gizarte-arloa, osasuna…) berrikuntza eta teknologia berriak integratzeko aukera eskaintzea.