Skip to main content

BEC D´OISEAU PIPERMINA

BEC D´OISEAU PIPERMINA

  • Nori zuzenduta: 16-25 urte bitarteko kontsumitzaileak, natura-, ingurumen- eta elikadura-zientziekin lotutako heziketa-zikloak eta graduak egiten ari direnak, hala nola: elikagaiak merkaturatzeko batez besteko zikloa, ingurumen-hezkuntzako eta -kontroleko goi-mailako zikloa, ingurumen-zientzietako gradua eta biologiako gradua. Baita ere, Gipuzkoako eskola espezializatuetan parte hartzen duten sukaldaritza-ikasleak.
  • Norekin egin da: Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Urtea: 2023

PROIEKTUA

Aurkezten dugun ekimena Boli Kostan inplementatzen den proiektua biltzen duten ekintzen multzoaren parte da, eta Gipuzkoako gizartea tokiko nekazaritzako biodibertsitatea babesteko beharraz sentsibilizatzea du helburu, garapen duin eta jasangarri batean (ekonomikoki, sozialki eta ingurumenaren aldetik) parte hartzen duten pertsonei eta komunitateari aukera emanez. Horrela, gipuzkoarrak kontzientziatzen dira esperientzia honek jatorrizko herrialdearentzat eta Gipuzkoarentzat ekar ditzakeen hobekuntza nabarmenez.

Zehazki, desagertzeko arriskuan dagoen bertako piperminaren barietate bat berreskuratzeko esperientzia zabaldu nahi dugu.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Aniztasun biologikoa babestearen garrantziari buruzko kontzientzia publikoa hobetzea, baita biodibertsitatearen eta klima-aldaketaren azpian dauden mehatxuei buruzkoa ere.

Helburu zehatzak:

  • FENCOk Boli Kostako Bandama ibaiaren estuarioan Braffédon eta Kébekro komunitateetan egin dituen lorpenen kontzientzia handitzea, dibertsitate biologikoa salbatzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko.
  • Elikagaien prozesatzearen inguruan dauden emakumeen erakunde kooperatiboak, horien ezaugarri funtzionalak eta proiektu honetan duten eginkizun egituratzailea ezagutaraztea.
ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.