Skip to main content

Z BELAUNALDIKO TALENTUA ATXIKITZEA

Z BELAUNALDIKO TALENTUA ATXIKITZEA

  • Nori zuzenduta: Gipuzkoako arotzak eta egurraren sektoreko LHko ikastetxeak
  • Norekin egin da: Arotzgi, Daiteke eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Urtea: 2024

PROIEKTUA

Proiektu honen helburua da Gipuzkoako egurgintzaren sektorearen hiruko iraunkortasuna (ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa) bermatzea. Horretarako, kalitate handiagoko enplegua sustatzen da, ofizioari balioa emanez, talentu berria erakarriz eta lanean ari diren profesionalentzako ikaskuntza informaleko sistema berriak garatuz.

Proiektuaren ardatz nagusietako bat da enpresetako tutoreen prestakuntza, praktikak egiten dituzten ikasleei behar bezala harrera egiteko eta haien integrazioa, ikaskuntza eta garapena erraztu ahal izateko benetako lan-ingurune batean. Prestakuntza horren helburua da ikasleen esperientzia hobetzea, enpresaren eta hezkuntzaren arteko lotura indartzea eta sektorearen profesionalizazio-maila igotzea.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Proiektuaren helburua da Gipuzkoako egurgintzaren sektorearen hiruko iraunkortasuna bermatzea, kalitatezko enplegu hobe eta handiago baten bidez, ofizioa sustatuz, talentua erakarriz eta lanean ari diren profesionalentzako ikaskuntza informaleko sistema berriak diseinatu eta probatuz.

Helburu zehatzak:

  • Jarduera baloratzea: sektorearen irudia hobetzea.
  • Talentua erakartzea.
  • Digitalizazioan eta eraikuntza 4.0-n sakontzea.
  • Enpresetan kudeaketa aurreratuan sakontzea.
  • Merkatuetan, zerbitzuetan edo egurrezko produktuetan eboluzionatzea eta haztea.

EMAITZAK

  • 0. blokea: Testuingururatzea. Lanbide Heziketa. DUALA

Hasteko, praktiketako ikasle bat hartzerakoan kontuan hartu beharreko eduki orokorren sarrera labur bat egingo dugu.

  • 1. blokea: Zurgintzako enpresako tutorearen profila eta funtzioak

Jarraian, enpresako tutoreak bete beharreko alderdi nagusiak azalduko ditugu.

  • 2. blokea: Enpresako formazioa planifikatzea

Ondoren, ikaslearen praktika-aldiko prestakuntza nola antolatu saiatuko gara. Horretarako, zentroarekin batera betetzeko fitxa batzuk jarriko ditugu zuen eskura, planifikazio oso eta bateratua izateko.

  • 3. blokea: Testuingururatzea. Lanbide Heziketa. DUALA

Bloke honetan, enpresako tutore gisa landu ditzakezuen gaitasun batzuk eskainiko dizkizuegu. Hauek ikaslearekin konektatzen lagunduko dizuete, bere egonaldia ahalik eta gehien aprobetxa dezan.

  • 4. blokea: Jarraipena eta ebaluazioa

Azkenik, edozein prestakuntzatan bezala, ikaslearen ebaluazioarekin amaitzea beharrezkoa da. Horregatik, pilula honetan jarraipena eta ondorengo ebaluazioa egiteko hainbat aholku eskaintzen dizkizuegu.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.