Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
Urtea: 2024
PROIEKTUA
Arrasaten pertsona migratuei lehen harrera integrala eskaintzen zaie, administrazioaren, komunitatearen eta gizarte-eragileen arteko elkarlanaren bidez. Proiektu honetan harrera zerbitzu hau beste herrietara eskalagarria den aztertu nahi izan dugu.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
Arrasaten migratutako pertsonekin erabiltzen den harrera zerbitzua EAEko beste herrietara zabaltzea
Helburu zehatzak:
Herri bakoitzeko errealitate soziokulturaletara egokitzea.
Elkarlan publiko-komunitarioan oinarritzea.
Herri desberdinetako erakunde eta elkarteei ezagutza eta baliabideak eskaintzea.