
EGURRA: EKOSISTEMA / TRANSIZIO EKOLOGIKOA. TRANTSIZIO EKOLOGIKO ETA JUSTURAKO GAITASUNAK: GIPUZKOAKO ZURAREN SEKTOREAREN IRAUNKORTASUNERAKO AZKEN AUKERA
- Nori zuzenduta: Gipuzkoako zurgintzako sektorea
- Norekin egin da: AROTZGI, DAITEKE eta ASMOZ FUNDAZIOA
- Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia. Sustapen Ekonomikoko Zuzendaritza Nagusia. Trantsizio ekologiko iraunkor eta justua
- Urtea: 2022
PROIEKTUA
Proiektuaren erronka da sektoreko profesionalen gaitasunak diagnostikatzea, identifikatzea eta garatzea, euren negozioen iraunkortasuna bermatzeko, talentu berria txertatzeko aukerak erraztuz eta garapen-aukerak sortuz hazkundea eta iraunkortasuna lotuz. Nola? Batez ere gaitasun zeharkakoetan oinarrituta, ibilbide luzeko profesionalen gaitasuna handituz, sektoreko ekintzaile berrien mentor bihur daitezen.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
- Gipuzkoako Zuraren Sektorean trantsizio ekologiko eta justuaren ondoriozko gaitasun eta ikaskuntza-beharrak diagnostikatzea, sektoreko langileen gaitasun eta konpetentzia berdeak garatzea eta horien inguruko sentsibilizazioa sustatzea, sektorean talentua erakartzeko.
Helburu zehatzak:
- Iraunkortasunari lotutako prestakuntza eta ikaskuntza-beharren diagnosi parte-hartzailea egitea sektoreko enpresen artean.
- Prestakuntza-zentroekin, erakundeekin eta sektoreko eragileekin aliantzak ezartzea talentu gazte eta kualifikatua txertatzea errazteko.
EMAITZAK
Egurraren sektoreak eskaintzen dizkigun aukerei oihartzuna emateko lehen lerroa trazatu dugu, bai alor profesionalean bai eta iraunkortasuna kezkatzen digun gizarte gisa ere, Gipuzkoaren ikuspegitik. Aurreikusitako helburuak bete dira, eta pertsonen parte-hartzeak horretan lagundu du. Horrez gain, alor profesionaletik zein hezkuntzatik etorritako pertsona guztiek adierazi digute Gipuzkoak egur sektorea bizirik mantentzeko duen beharra, eta egitasmo honek prozesu horretan lagundu dezakeela, sektorearen profesionalizaziorako eta egonkortasunerako lehen urratsa izan daitekeelarik.