• EREITEN

EREITEN

  • Nori zuzenduta: Euskadiko Lehen sektoreko ekoizleak
  • Norekin egin da: Raúl Rituerto Turrado, Amarenak, Ehuntzen ekimena
  • Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritza. Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
  • Urtea: 2022

PROIEKTUA

“Ereiten” ehun-zuntzerako liho ekologikoaren ekoizpen iraunkorraren alde apustu egiten duen proiektua da, 2021-22 urteetan garatua eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidez finantzatua.

Elkarlanean, proiektu pilotu berritzaile honek, hazteko ahalmena duen merkatu-eskaerari erantzuteko erronkari aurre egiten dio, bi aldagai kritiko azpimarratuz: ehun-lihoaren laborantzaren kalitate-bermea eta haren iraunkortasuna.

Laburbilduz, liho-zuntz ekologikoaren ekoizleak etorkizun hurbilean ehun-ziurtagiriak lortzeko prestatzea da helburua, beste labore batzuekiko sinergia-aukerak bilduko dituen negozio-eredu iraunkor bat sortuz, eta emaitzak beste ekimen batzuetara transferituz, merkatura lehenago eta hobeto iristeko.

Webgune honen bidez proiektu honen baitan sortu izan diren materialak, gidak nahiz baliabideak jaso eta zabalduko dira.

HELBURUAK

Liho-zuntz ekologikoaren ekoizleak etorkizun hurbilean ehun-ziurtagiriak lortzeko prestatzea da helburua, beste labore batzuekiko sinergia-aukerak bilduko dituen negozio-eredu iraunkor bat sortuz, eta emaitzak beste ekimen batzuetara transferituz, merkatura lehenago eta hobeto iristeko.