Skip to main content

#ESKUBIDEAKIKASTEN: GAZTEAK ETA GIZA EZKUBIDEAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

#ESKUBIDEAKIKASTEN: GAZTEAK ETA GIZA EZKUBIDEAK EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOAN

  • Nori zuzenduta: Euskal Autonomia Erkidegoko 14 eta 17 urte bitarteko gazteak
  • Norekin egin da: UNESCO Etxea (UNESCO sustatzeko Euskal Herriko Elkartea) eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritza
  • Urtea: 2023

PROIEKTUA

Giza Eskubideen inguruko lehiaketa bat da, eta 14 eta 17 urte bitarteko gazteei TikTok sare sozialaren bidez gai horri buruzko bideo bat grabatzeko gonbita egiten zaie. Gazteak animatzeko eta Giza Eskubideak zer diren modu ulerterrazean eta hurbilean azaltzeko, UN Etxearekin batera gai honi buruzko bideo sorta bat sortu dugu sare sozial horretan. Lehiaketa euskaraz eta gaztelaniaz gauzatu da.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Giza Eskubideen inguruko ezagutza zabaltzea eta bultzatzea, gazteek eskubide hauek ulertu, babestu eta errespetatzeko.

Helburu zehatzak:

  • Giza Eskubideak sare-sozialen bidez gazteetara hurbiltzea, gai horren inguruan azterketa eta arrazoiketa bultzatzeko.
  • Euskadiko gazteek sormen-jardueren bidez elkarbizitza eta aniztasunaren oinarriak lantzea.
  • Gazteen artean teknologia berrien erabilera positiboa eta eraikitzailea bultzatzeko informazio garrantzitsuaren transmisioaren bidez, beraien parte-hartzea eta interesa sustatzeko.

EMAITZAK

Lehiaketak 14 eta 17 urte bitarteko pertsonek egindako 16 bideo jaso ditu; 16 emakume eta 12 gizon. Bideoen sorkuntzan 28 gaztek parte hartu dute, aktore, laguntzaile edo figurante gisa.

Parte-hartzaile gehienak Bizkaikoak izan dira (% 80), eta gainerakoak Gipuzkoakoak (% 20). Irabazleek liburu eta komikiak erosteko opari-txartel bat jaso dute.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.