Skip to main content

EUSKALDUNAK PARISEN ERBESTEAN

PROIEKTUA

Gerra zibilean (1936-1939) eta ondorengo frankismoko urteetan (1939–1975) milaka euskaldunek erbestera ihes egin behar izan zuten, askotan familia, etxea eta bizitza atzean utzita. Hainbat euskal erbesteratuk Frantziara jo zuten, eta asko Parisen kokatu ziren. Han, egoera zaila aurkitu zuten: asko bakarrik zeuden, bizilekurik gabe, lana topatzea zaila zen, eta Frantzia bera ere II. Mundu Gerraren atarian zegoen.  

Erbesteratuak elkar babestu eta antolatu egin ziren, eta Paris horretarako leku garrantzitsu bihurtu zen. Etxebizitza partekatuak antolatu zituzten, diru-laguntza edo janari-laguntza eman zieten beharrean zeudenei, apaiz euskaldunek ere laguntza eskaini zuten… Pariseko Euskal Etxea ere testuinguru honetan kokatu behar da, garaiko gune sozial nagusietako bat izan zen. Erbesteratu askoren nahia seme-alabei euskal identitatea transmititzea izan zen. Horretarako, euskara eta euskal historia eta kultura transmititzen saiatu ziren, adibidez jai euskaldunak ospatuz, edota euskara klaseak emanez. Horrez gain, Paris ez zen kultura gunea bakarrik, baita borroka politikoaren erdigunea ere. Esaterako, Eusko Jaurlaritzak erbestean zegoela Parisen izan zuen egoitza, edo erbesteratutako hainbat euskaldunek Frantziako Erresistentzian parte hartu zuten faxismoaren aurka, edota bilera politikoak egiteko gune garrantzitsua izan zen.

Orokorrean esan daiteke, Pariseko erbesteratuek gogor lan egin zutela euskaldun izateari eusteko. Pariseko euskal erbesteratuen antolaketa soziala harremanetan, laguntzan, erresistentzian, politikan eta kultur transmisioan oinarritu zen, eta euskal memoria historikoaren parte garrantzitsua dira. Horregatik, oso interesgarria izan daiteke bertan bizitako pertsonen testigantzen bidez aipatutako gai guzti hauek jorratzea. 

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Frankismo garaian (1939–1975) egondako errepresio eta giza eskubideen urraketaren ondorioz, Parisko Erbestea aztertzea du helburu, testigantza pertsonalen bidez.

Helburu zehatzak:

  • Frankismoa eta erbestearen testuinguru historikoa ulertzea.
  • Erregimen frankistak eragindako errepresioaren adibide esanguratsuak identifikatzea eta ulertzea.
  • Testigantza pertsonalen balioa ulertzea oroimen historikoaren eraikuntzan.
  • Hausnarketa kritikoa sustatzea memoria historikoaren eta giza eskubideen urraketen inguruan.
  • Enpatia eta balio demokratikoak garatzea, historiaren kontakizunetan norbanakoen ahotsa eta esperientzia kontuan hartuta.

EDUKIAK

DOKUMENTUAK: https://drive.google.com/drive/folders/1_9BdejYQME9TtkOxD3Lg80-eohp_EY2W?usp=sharing

BIDEOAK: https://drive.google.com/drive/folders/1_9BdejYQME9TtkOxD3Lg80-eohp_EY2W?usp=sharing

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.