• EUSPLAY

EUSPLAY

  • Nori zuzenduta: Bideojokoak euskaratzeko oinarriak ezagutu nahi dituzten gazteak
  • Norekin egin da: Asmoz Fundazioa eta Game Erauntsia
  • Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Urtea: 2019

PROIEKTUA

Gazteei bideojokoak euskarara itzultzeko lehen prozedurak, pausuak eta kontuan hartu beharreko elementuak azaltzen dituen proiektua. Horretarako, gazteei zuzenduriko 8 bideo-tutorial ekoiztu ziren, dinamikoak eta ulertzeko errazak direnak.

HELBURUAK

Euskarazko IKTen ekosisteman eragitea, bideojokoen itzulpengintzaren eta lokalizazioaren inguruan euskarazko edukiak sortuz eta hauen ikusgarritasuna sustatuz.

NORI ZUZENDUTA

Bideojokoak euskaratzeko oinarriak ezagutu nahi dituzten gazteak.