
EUSPODCAST PLAY
- Nori zuzenduta: Proiektua bereziki 16-24 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendua dago.
- Norekin egin da: Asmoz Fundazioa
- Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Urtea: 2023
PROIEKTUA
Proiektuaren muina, bideojokoen arloan euskarazko podcasting-ari hurbilpen integrala eskaintzea da. Era horretan, podcastak eta gaur egun oso bogan dauden bideo-podcastak sortzeko beharrezko komunikazio-estrategiak eta gakoak modu entretenigarrian eta erakargarrian ematen ditu proiektuak.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
- 16-24 urte bitarteko nerabe eta gazteak bideojokoei buruzko eduki digitalak euskaraz sortzera bultzatzea da.
Helburu zehatzak:
- Bideojokoei buruzko podcast sorkuntza euskaraz egiteko gakoak modu erraz eta erakargarrian ematea.
- Podcast piezak bogan dauden generoetan sortu ahal izateko argibide teorikoak, teknikoak eta praktikoak eskaintzea.
- Podcastaren bi aldaerak ezagutzera ematea eta horiek sortzeko argibide eraginkorrak eskaintzea: podcasta (entzunezkoa bakarrik dena) eta bideo-podcasta (entzunezkoa eta ikus-entzunezkoa uztartzen dituena).
EMAITZAK
Proiektuaren erdigunea, egitasmorako sortutako podcastak eta bideo tutorialak izan dira. Podcasten kasuan, horiek Ivoox podcast plataformara igo dira; eta bideo tutorialak Youtube plataformara. Era berean, egitasmoarentzako espreski sortutako webgune ireki bat egin da. Webgune honek, proiektua osatzen duten bideoak eta podcastak biltzeaz gain, horien transkripzioak ere jasotzen ditu. Era horretan, edonork modu antolatu eta errazean eskura ditzake proiektuaren edukiak.