Skip to main content

FOLKLOREMIX

FOLKLOREMIX

  • Nori zuzenduta: Euskal Herriko 18-30 urte bitarteko gazteak
  • Norekin egin da: Andoni Ezeiza musikariaren kolaborazioarekin
  • Finantzatzen du: Musika Bulegoa
  • Urtea: 2022

PROIEKTUA

Proiektu hau gazteak euskal musika tradizionalaren inguruan sentsibilizatzeko ekimena da. Euskal musika tradizionala euskal kulturaren aberastasunaren erakusgarri da, baina nabaria da musika estilo honek zailtasun handiak izaten dituela gazteen artean zabaltzeko, zoritxarrez.

Sentsibilizazio proiektu honen bidez, gazteek euskal musika eta instrumentu tradizionalak ezagutzea eta balorean jartzea bilatzen da. Sentsibilizazio proiektu hau gazteen inplikazioa eta sormena bultzatzeko lehiaketa baten bidez gauzatu da.

Lehiaketa hau irekia izan da eta gazteei eskuragarri jarri dizkiegun instrumentu tradizionalen soinuak erabili behar izan dituzte musika elektronikoaren generoan, egungo pieza musikal bat sortzeko. Lehiaketari buruzko informazioa eta baliabide guztiak webgune publikoan argitaratu dira, edonork eskura izan ditzan.

HELBURUAK

Lehiaketa honetan, gazteek euskal instrumentu tradizionalen soinuak musika modernoan integratzea bilatzen da. Bi estiloen nahasketan (tradizionalean eta modernoan) oinarritutako sormen prozesu honen bitartez, gazteek euskal instrumentu tradizionalak beste ikuspuntu batetik ikusaraztea da helburua.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.