• G-ALATEA

G-ALATEA

  • Nori zuzenduta: Adimen artifiziala, algoritmoak eta hauek sortutako diskriminazioan interesa duen eta 16 urte baino gehiago dituen pertsona oro.
  • Norekin egin da: G-ALATEA LAN-TALDEA: Lourdes Cilleruelo, Andrea Abalia, Noelia Maeso
  • Finantzatzen du: Kutxa Fundazioa
  • Urtea: 2022

PROIEKTUA

Internet sortu zenetik, teknologiak bilakaera handia izan du, lehen imajinatu ere ezin zitezkeen gauzak egiteraino. Adimen Artifiziala (AA) da horren lekuko. Teknologia honen algoritmoak gizakiaren esku-hartzerik gabe ikasteko gai dira, auto-eraldatzeko duten trebetasunari esker; horrek erabakiak hartzeko prozesuaren automatizazioa garatzea ahalbidetu du.

Hala ere, teknologia mota horren funtzionamendua ezezaguna da oraindik herritar gehienentzat, eta, egia esan, pertsona guztiengan du eragina. Adimen artifizialak gizartetik giza portaera emulatzen saiatzen da, eta, gizartean gertatzen den bezala, arraza, generoa, adina eta abar diskriminatzen dituzten elementuak barneratu ditzake.

Horregatik, gure ekimenak adimen artifiziala eta algoritmoen inguruan eta hauen bitartez sortzen diren diskriminazioen inguruan oinarrizko ezagutzak ematea du helburu. Horrela, gizarteko pertsonek prestakuntza kritiko egokia jasoko dute adimen artifizialaren inplikazioei dagokienez, eta, bereziki, genero-diskriminazioei, arrazari, klaseari eta abarri dagokienez.

HELBURUAK

Adimen Artifizialak gure bizitzetan duen irismena ezagutaraztea eta zalantzan jartzea, teknika algoritmikoen oinarri diren aurreiritziak eta estereotipoak ikusaraziz, botereen desoreka eta gutxiengoen (generokoak, arrazakoak, ekonomikoak, geografikoak, etab.) diskriminazioa areagotzen laguntzen baitute, datuak ikusaraziz edo ikusezin bihurtuz.