Skip to main content
GAITU

GAITU

  • Nori zuzenduta: Gipuzkoako enpresetako langileak, bereziki 50 langiletik beherako plantilladun enpresetakoak, hainbat sektoretakoak.
  • Norekin egin da: Arotzgi, Daiteke eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Urtea: 2023

PROIEKTUA

Proiektu honen garapenaren bidez, pertsonen kudeaketari dagokionez, enpresa-kulturaren ikuspegia aldatzea bilatzen dugu. Helburua da enpresarentzat giltzarri diren enplegu-gaitasunak identifikatzea, aldaketetara eta trantsizioetara egokitzeko. Aldi berean, enpresetan aldaketa sustatzea, enplegagarritasunaren esparruan berrikuntza txertatuz, orain eta etorkizunean.

Ekimenean parte hartzen duten enpresek bi helburu nagusi izango dituzte: merkatuko joeren eguneratzearekin bat etortzea eta lehiakortasun-abantaila mantentzea

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Gaitasunez oinarritutako enplegagarritasunaren kultura txertatzea, langileen trantsizioak arrakastaz bermatzeko, eta talentua erakartzeko eta atxikitzeko elementu gisa.

Helburu zehatzak:

  • Etorkizuneko enpleguak aurreikusiz, kalitatezko enplegua sortzeko gaitasuna sustatzea.
  • Enpresa txikiak sentsibilizatzea talentua erakartzeko eta atxikitzeko garrantziaz, gaitasunen balioa txertatuz.
  • Enpresak behar izango dituen gaitasun eta ahalmenak aurreikustea.
  • Enplegu-ikuspegidun inguruneak sortzea, langileak erakartzeko eta atxikitzeko eredu gisa.
  • Esperientziaren egiaztapena indartzea.
  • Enpresako enplegu-trantsizioek duten eragina aztertzea.
  • Antolakuntza-aldaketarako prozesuak egituratzea.
  • Enpresaren ezagutza balioan jartzea.
  • Langileak erakartzeko eta atxikitzeko kudeaketa optimizatzea.

EMAITZAK

Egitasmo honek lagundu du Gipuzkoako lurralde historikoko erakundeen artean pertsonen kudeaketarako eredu bat zabaltzen eta ezartzen, zeinak gaitasun zeharkakoetan oinarrituta dagoen eta enpresen kudeaketa-planean txertatzeko apustua egiten duen. Lurraldeko 1000 erakunde baino gehiagoren artean zabaldu da.

Guztira, 10 enpresa interesatu dira, eta horietatik 8k parte hartu dute, guztira 300 langilek osatuta. Enpresa bakoitzak jaso du gaitasunen inguruko txostena eta ‘reskilling’ planaren ekintza-proposamena.

Zerbitzu-sektoreko eta industria-sektoreko enpresak izan dira parte-hartzaileen artean. Beharrezkotzat jo da gaitasun ukiezinei balioa ematea, gaitasun tekniko hutsez haratago, pertsona erdigunean jartzen duen ikuspegia sustatzeko eta garapen pertsonal zein profesionalerako ingurune motibatzaileak bultzatzeko. Honek guztiek onura dakar enpresentzat, gaur egun bizitzen ari garen trantsizioei aurre egiteko.

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.