
GAMER KAZETARI: BIDEOJOKO BERRIEMAILEAREN TAILERRA
- Nori zuzenduta: 14-26 urte bitarteko nerabe eta gazteak.
- Norekin egin da: Ikasplay eta Asmoz Fundazioa
- Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Urtea: 2022
PROIEKTUA
Proiektu honen muina bideojoko kazetaritza-espezializatu digitala euskaraz lantzeko komunikazio-gakoak eta urratsak biltzen dituen bideo tutorial sorta bat eskaintzea da, 14-26 urte bitarteko nerabe eta gazteek bideojokoen kazetaritzari buruzko gidalerroak izan ditzaten. Bideojokoei lotutako kazetaritza-genero desberdinak lantzeko komunikazio-estrategiak eskaintzea: albisteak, erreportajeak, analisiak eta elkarrizketak.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
- Egitasmoaren helburu nagusia, bideojokoen inguruko kazetaritza-espezializatua abiapuntu hartuta, 14-26 urte bitarteko nerabe eta gazteak euskarazko eduki digitalak sortzera bultzatzea da.
Helburu zehatzak:
- Bideojokoei lotutako kazetaritza-genero desberdinak lantzeko komunikazio-estrategiak eskaintzea: albisteak, erreportajeak, analisiak eta elkarrizketak.
- Kazetaritza piezak formatu desberdinetan sortzeko argibide teoriko eta teknikoak ematea: idatziak, podcast-ak, bideo-podcastak, bideoak eta zuzeneko streaming-ak.
- Konpetentzia digital bigunak lantzea, formatu eta kanal bakoitzaren arabera edota zuzentzen garen publikoaren arabera egokitu behar direnak: hizkera, tonoa, gorputz-hizkuntza, denbora-kudeaketa, sortzaileen arteko elkarlanerako prozedurak…
- Barneratutako sorkuntza ezagutzak nerabeentzat eta gazteentzat erakargarriak izan daitezkeen beste gai batzuetan aplikatzea: zinema, kirolak, musika…
- Hiritar-kazetaritza oinarri gisa hartuta, kazetaritzan profesionalki jarduteko gazteak eta nerabeak kitzikatzea.
- Euskarazko sormena bultzatzea eta Interneten dohainik eta baliagarri egongo diren euskarazko eduki espezializatuak sortzea, euskarazko dibulgazioa sustatuz.
EMAITZAK
Datuek adierazten dute gazteen ehuneko zabal batek Interneten eta sare sozialen kontsumo altua egiten dutela. Hein berean, bideojokoak nerabeen eta gazteen aisialdi kontsumo objektu garrantzitsua dira, beraz, hauentzat oso interesgarria den gaia da.
Hala ere, Interneteko eduki horren gehiengoa gaztelania edo atzerriko beste hizkuntza batean kontsumitzen dute gazteek.
Hutsune hau betetzen laguntzearren, euskarazko eduki digital berrien sorrera bultzatzeko bideojokoekin lotutako kazetaritza multimedia euskaraz egiten erakusteko pausu eta azalpenak ematen dituen bideo tutorialen sorta bat garatu dugu. Garatu ditugun bideoak, kazetaritza mota hau ezagutarazi eta bertan murgiltzeko urratsak azaltzen ditu, kazetaritza espezializatu honetan aurkitzen ditugun genero ohikoenak landuz: albistea, erreportajea, analisia eta elkarrizketa.