
GAZTELUR
- Nori zuzenduta: Gipuzkoako gazteak eta administrazio publikoa
- Norekin egin da: Tinc Kooperatiba eta Asmoz Fundazioa
- Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia, Etorkizuna Eraikiz Gipuzkoa taldean
- Urtea: 2023
PROIEKTUA
Proiektua 18-34 urte bitarteko gazteei inkesta bat eginez hasi zen, gai desberdinen inguruan galdetuz: etxebizitza, lana, ikasketak, etorkizuneko planak, expektatibak… Aldi berean hainbat herrietako alkateekin bildu ginen beraiek gai hauek nola ikusten dituzten aztertzeko. Horrez gain, inkestan parte hartu zuten hainbat gazterekin talde motor bat eratu genuen. Talde honi formakuntza bat eman genien Gipuzkoari lotutako hainbat gairen inguruan edota prozesu parte hartzaile batean parte hartzeko izan beharreko gaitasunen inguruan. Azkenik, talde motorrarekin saio presentzial bat egin genuen Baliarrainen eta prozesu osoan zehar landutako gaiak sakonki aztertu genituen.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
- Gazteen ikuspegian oinarriturik, egungo eta etorkizuneko Gipuzkoako mugikortasun geografiko tenporal eta iraunkorrerako funtsezko faktoreak identifikatzea, landa eta hiri guneak bereiziz.
Helburu zehatzak:
- Lan egiteko eredu berriek (telelana adibidez) bizilekua erabakitzerako orduan eragina daukaten aztertzea eta Landa eremuko etorkizuneko lanaren inguruko pertzepzioa ezagutzea.
- Bizitzea erabaki den herrietan sozialki parte hartzeko faktore nagusiak ulertzea.
- Landa eremuan bizitzeak eskaintzen duen balioa indarrean jartzea eta nazioarte mailan egin diren ikerketa eta erreferentziekin integratzea.