Skip to main content

GAZTEPARTE

GAZTEPARTE

  • Nori zuzenduta: Gipuzkoako 18 eta 35 urte bitarteko gazteak eta Gipuzkoako erakunde publikoak.
  • Norekin egin da: Osoigo, Arantzazulab, Aztiker, Donostiako Udala, Tolosako Udala eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Urtea: 2023

PROIEKTUA

Proiektu honen helburua da Gipuzkoako gazteriak erakunde publikoekiko duen hurbilketa mota ezagutzea, haien iritzia jakitea eta baita indarrean dauden politika publikoen inguruko iritzia ere.

Emantzipazioari buruz hitz egiteko asmoz, lehenik inkesta bat jarri zen martxan, eta ondoren, dinamika parte-hartzaileen bidez, instituzioetatik abiarazi daitezkeen ideiak lantzeko jarduerak egin ziren.

HELBURUAK

Helburu orokorra:

  • Gazteriaren iritzia eta egoera ezagutzea emantzipazio-politika publikoen harira.

Helburu zehatzak:

  • Gazteak ahalduntzea eta haien iritziak jakitea eta gazteak entzunak sentitzea.
  • Administrazio publikoarekin harremana sortzea.
  • Konpromezu modelo berriak sortzea.
  • Politika publiko apropos eta eraginkorrak martxan jartzea.
  • Entzute prozesu masibo bat egingo da. 3000 gazte gipuzkoarren iritziak, proposamenak eta ideia zerrenda bat jaso.
  • Gazte gipuzkoarren ideia eta proposamenak udal-gobernu ezberdinen borodate eta konpromezuarekin bat egin eta programa konpartitu bat burutzea.

EMAITZAK

Lehen pausutzat, 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzendutako inkesta bat jarri zen eskura, eta guztira, 3.000 gipuzkoarrek eman zuten erantzuna.

Gazteparte proiektuaren baitan, parte hartu duten gazteek guztira 11 gomendio helarazi dizkiete erakunde publikoei. Bi taldetan banatu dira: lan arloari dagozkionak eta etxebizitzarekin loturikoak

ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.