
KANTUZ BIZI
- Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloko irakasleak.
- Norekin egin da: Landarbaso Abesbatza eta Asmoz Fundazioa
- Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saila
- Urtea: 2023
PROIEKTUA
Proposamen didaktiko hau, hezitzaileek ikasleen sormen musikala aberasteko eta garatzeko erabiltzeko sortua izan da. Gida, musika estilo ezberdinak ezagutzean oinarritzen da: rock-and-rolla, popa eta filmetako musika, musika klasikoa, folk-musika, musika latinoa eta jazza.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
- Euskarazko IKT baliabideak erabiliz, ikasleen konpetentzia musikala garatzea.
Helburu zehatzak
- Haurren garapen kognitiborako musika erabiltzea.
- Jolastuz eta sormena garatuz, hazi eta heztea.
- Taldeko lana sustatzea eta jorratzea.
EMAITZAK
Proiektuak 5 unitate didaktiko ditu, eta unitate bakoitzean musika-genero bat lantzen da. Zehazki, honakoak dira jorratzen diren musika-generoak: rock-and-rolla, popa eta filmetako musika, musika klasikoa, folk-musika eta musika latinoa edota jazza.
Unitate didaktiko bakoitzean hiru fase bereizten dira: hasierako fasea, garapen-fasea eta amaierako fasea.