
KIROL ETA JOLAS
- Nori zuzenduta: 6-9 urteko haurrekin lan egiten duten kirol begiraleak.
- Norekin egin da: Athlon Koop Elkartea eta Asmoz Fundazioa
- Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Urtea: 2023
PROIEKTUA
6-9 bitarteko umeek kirol jolasak egiten dituzte, eta gai honetan entrenatzaileek euskarazko material praktiko oso gutxi dute eskura. Aldiz, adin nagusiagoetara eta kirol espezifikoetara bideratutako gida eta eduki gehiago topatzen ditugu. Proiektu honek hutsune hori bete nahi du, ikus-entzunezko euskarazko material praktikoak, egituratuak eta kalitatezkoak eskainiz.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
- Proiektuaren helburua eskola kiroleko euskarazko materialak eskaintzea da, zehazki 6-9 urte arteko haurrekin lan egingo duten begiraleei zuzendutakoak.
Helburu zehatzak:
- Eskola kirolean dagoen euskarazko materialen hutsune zehatz bat betetzea.
- Begiraleei 6-9 urte bitarteko haurrekin adin horretan lantzen diren kirol jolasak antolatzeko erraztasunak ematea.
- Kirolaren inguruko saioak euskaraz bideratzeko errekurtso eraginkorrak eta kalitatezkoak ematea.
- Eskola kirolarekin lotutako euskarazko ikus-entzunezko material didaktiko egituratuak Interneten eskuragarri eta doan jartzea.
EMAITZAK
6 modulo sortu dira, eta horietan guztira 26 kirol-joko banatu dira. Joko bakoitzak honakoa du: jokoaren azalpen teorikoa ematen duen bideo bat, praktikan nola jolasten den erakusten duen beste bideo bat, eta laburpen gisa gida eskematiko bat. Joko guztiak proiektuaren webgunean bildu dira, eta Euskadiko 30 ikastetxetara eta 300 begiraleei banatu zaie.