Skip to main content

LANAREN EKOLOGIZAZIOA

LANAREN EKOLOGIZAZIOA

  • Nori zuzenduta: Gipuzkoako enpresetako langileak, bereziki 50 langiletik beherako plantilladun enpresetakoak
  • Norekin egin da: Arotzgi, Daiteke eta Asmoz Fundazioa
  • Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Urtea: 2023

PROIEKTUA

Enpresa iraunkorrak dira beren jarduera ingurumen-inpaktu txikienarekin burutzen dutenak, oraingo eta etorkizuneko belaunaldien bizitza hobetzeko helburuarekin.

Oraingo proiektu honetan, tresna bat garatuko dugu lanpostuen ekologistifikaziorako gaitasun profesional berdeak identifikatu eta diagnostikatzeko, 50 langile baino gutxiagoko ETE eta mikroenpresetan. Gaitasunak identifikatu ondoren, enpresek beharrezko informazioa izango dute langileen gaitasun eta konpetentzia berdeak garatzeko plana egiteko

HELBURUAK

Helburu orokorra

  • Enpresei laguntzea gaitasun profesional berdeak identifikatzen, gaitasunen beharren diagnostiko-tresna eta ikaskuntzaren planifikazioaren diseinuaren bidez

Helburu zehatzak:

  • Enpresetan gaitasun berdeak aztertu eta identifikatzea, lehiakorragoak izateko.
  • Gaitasun berdeak identifikatzeko diagnostiko-tresna bat sortzea.
  • Gaitasunak eta prestakuntza hobetzeko orientazioa ematea.
  • Enpresak enpresa berde baten onurez kontzientziatzea.
  • Enpresetako pertsona langileak helburu berdeekin lerrokatzea.
  • Trantsizio-prozesuak ekonomia berderantz baloratzea.
  • Enpresak negozio-eredu iraunkor eta erresilienteetara gidatzea, trantsizio ekologikoaren eta genero-berdintasunaren alde eginez.
  • ETEetako gaitasunak ekologistifikatzea.
  • Proiektuan lehenetsitako enpresetan praktika iraunkorren banku bat sortzea, beste enpresa batzuek jasangarritasunera bat egin dezaten.
  • Gipuzkoako ETEen artean trantsizio oneko praktika onak zabaltzea.
  • Enpresetan gaitasun berdeak dituzten profil profesionalen eskaria erraztu eta sustatzea.
  • Enpresak gidatzea profilen birziklapenean (Enpleguaren iraunkortasuna) trantsizio ekologikoaren prozesuan.
ASMOZ Fundazioa
Pribatutasunaren laburpena

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu, ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.