
LANDA INGURUNEA
- Nori zuzenduta: Batez ere, toki eta lurralde entitateak (2.500 biztanle bitarte) eta erretiratuen elkarteak.
- Norekin egin da: PARTEM
- Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia. Adinberri
- Urtea: 2020
PROIEKTUA
Adinekoek landa-ingurunean dituzten beharrak aztertu dira, negozio-aukerak sortzeko eta ezagutza hori tokiko administrazioaren eta 2.500 biztanle baino gutxiago dituzten Gipuzkoako herrietako eragile ekonomikoen zerbitzura jartzeko. Hala, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrietan oinarritutako produktuak eta zerbitzuak sortu eta merkaturatu ahal izango dira, biztanleen sektore horren beharretara egokituak, bere testuinguruan.
HELBURUAK
- Zerbitzu soziosanitarioak hobetzea, adinekoen inplikazioaren bidez.
- Zerbitzu soziosanitarioen eraginkortasuna bultzatzea, mutualizazioaren bidez.