Norekin egin da: Algaloop, Basatxerri eta Asmoz Fundazioa
Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia, Etorkizuna Eraikiz- Misioak.
Urtea: 2023
PROIEKTUA
Egitasmo honen bitartez Basatxerri elkarteko bazkideen txerrien mindak Algaloopeko instalazioetako biogestoreen bitartez tratatu dira bioproduktuak sortzeko helburuarekin. Horrelako prozesuei esker hondakinak baliabide bihurtzeaz gain, baliabide berriztagarrien erabilera optimizatzen da eta hondakinen kudeaketarako alternatibak eskaintzen dira. Lehen sektorean teknologia berriak txertatzeko modua ere bada, sektorearen transformazioa bultzatzeko aukera berritzailea izanik.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
Animalien mindak tratatzeko modu eraginkor, jasangarri eta aprobetxagarri bat aurkeztea, interesatu orok horrelako prozesu bat martxan jartzeko informazio nahikoa izan dezan.
Helburu zehatzak:
Interesa duten eragileentzako informazio eta prestakuntza-tresna eskuragarriak garatzea.