
MINTZALAGUN
- Nori zuzenduta: Mintzapraktika saioetan bidelagun diren pertsonak
- Norekin egin da: Euskaltzaleen Topagunea, Bagera Elkartea eta Asmoz Fundazioa
- Urtea: 2022
PROIEKTUA
Bidelagun diren pertsonei talde dinamizazio teknika eta estrategia ezberdinak eskaintzen dituen 10 orduko online ikastaroa da, Moodle plataformaren bitartez egin dena.
HELBURUAK
Helburu orokorra:
- Euskeraren hobekuntza, aberastea eta bere erabileraren normalizazioa bultzatzea.
Helburu zehatzak:
- Hizkera ez-formala eta afektiboa landu.
- Euskara praktikatzeko partaideei tokian tokiko ereduak eskaini.
- Talde jarduerak eta dinamikak eraginkorrak egin ahal izateko estrategiak landu.
- Hizkuntzaren erabilerara zuzenduriko ikaskuntza adierazgarri edo esanguratsua ezagutu.
- Harreman sareak eta esperientziak elkar trukatzeko guneak sortarazi.
EMAITZAK
17 izen emate egon dira eta ikasle horietatik 12k eskuratu dute ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria, ikastaroa behar bezala jarraitu eta aktiboki parte hartu dutelako.
TESTIGANTZAK
- “Horrelako ekimenak interesgarriak eta aberasgarriak dira” (ikaslea)
- “Azalpen laburrak eta argiak eman dituzte eta feecback-a ere argia eta azkarra izan da” (ikaslea)