• MUSIKA BIDAIA

MUSIKA BIDAIA

  • Nori zuzenduta: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak
  • Norekin egin da: Asmoz Fundazioa eta Landarbaso Abesbatza
  • Finantzatzen du: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila
  • Urtea: 2019

PROIEKTUA

Gaur egun, oso zaila suertatzen zaigu gure lurraldeko mugetatik ateratzea beste leku berriak ezagutzeko, horregatik, herrialde eta kontinenteen berezitasunak ezagutzeko geratzen zaigun bidea telebistak, sare sozialek edota aldizkariek eskaintzen diguten informazioa da.

HELBURUAK

Euskarazko IKT baliabideei esker, ikasleen konpetentzia musikala garatzea

Haurren garapen kognitiborako musika erabiltzea

Jolastuz eta sormena garatuz, hazi eta heztea

Taldeko lana sustatu eta jorratzea

IKT baliabideen erabilpenean trebatzea

Euskadiko kultura musikala ezagutzen laguntzea

NORI ZUZENDUTA

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei begira sortutako unitate digitala da.