• PARTAIDE

PARTAIDE

  • Nori zuzenduta: Donostialdeko Hirugarren sektoreko elkarteak eta 16-18 urte bitarteko neska-mutilak
  • Norekin egin da: Bai Euskarari Elkartea
  • Finantzatzen du: Gipuzkoako Foru Aldundia. Etorkizuna Eraikiz: Gipuzkoa Taldean
  • Urtea: 2022

PROIEKTUA

Ekimen hau gazteen parte-hartzeari zuzendutako eta lankidetzan gauzatutako esperientzia pilotua da.

Proiektu honekin Gipuzkoako elkarteak indartu, sustatu eta egonkortu nahi ditugu, baita beraien lana hobetzeko baliabideak eskaini ere. Horretarako, uste dugu boluntariotza modu berriak azaleratu/sortu behar direla. Modu berri hauek ere, gazteen parte hartze aktiboa sustatuko dutelakoan gaude, horrela aldi berean, boluntariotzan gazteen parte hartzea zabalduz.

Horretarako, boluntariotza modu berriak lantzea izango da proiektuaren ardatza. Uneoro euskararen ikuspegia landuko da, euskaren erabilera elkarte eta gazteen artean hedatzeko. Proiektu honetan digitalizazioa euskara eta boluntariotza lantzeko baliabidea izango da.

Hirugarren sektoreko elkarteen boluntariotzaren inguruko erronketan oinarrituta, gazteek gaur egun ezagutzen den boluntariotza ereduaren inguruko hausnarketa egingo dute; eta erronketan oinarritutako metodologiaren bidez bi taldeak elkarrekin digitalizazioan oinarritutako partaidetza eredu berriak diseinatuko dituzte. Bide batez, euskara hirugarren sektoreko elkarteen eta gazteen artean sustatzea nahi da.

HELBURUAK

Gipuzkoako hirugarren sektore soziala indartu, sustatu eta egonkortzea boluntariotza modu berriak identifikatuz, ikusaraziz eta sortuz.